35. atala - Larrabetzu

Aretxabala, errekan bera
35. atala
Kronologia jarraituz, Artolakoa berriro hartu aurretik ikus ditzagun beste dokumentu batzuk.
1558. urtea
Agiria, 804/1
Abusuko “martinete” edo olatxua
1565.... Sant Juan Erkinigo dar, zedula egin zuena
Sant Pedro Herkinigo dar
Santiago Erkinigo dar
Dominga Saez Herkinigo dar (lekaimea)
Domingo Agirre
Martin Agirreren aita --- Agirre dar Katalin
Dominga Saez Enkarnazio
lekaimetxean
Angela Basozabal lekaimea....
Herkinigo dar Sant Juan .... esandako “ batan ” edo euskaraz bolategi (oihalak kolpatu, tinkatu
eta mehartzeko tramankulua, ikus irudia) horretako partzuer nagusia bezala, “martinetea” eta
errementeria egin zezala eta kostua jakin ondoren , partzuer bakoitzak dagokiona ordaindu dezala ....
orain dela 44 urte edo gehiago egindako kontratua ....
Abusuko errota eta “martinetea” (Arrigorriagako lur barrutian) non errota eta bolategia zeuden
tokian errementeria eta errota egin ziren (egia esan errota bertan zegoen jadanik, agian konponketaz
ari zaigu).
Kronologiari jarraituz, pertsonaia hauek sortaraziko agiria aipatu beharra daukagu. Abusun
(Arrigorriaga) bolategi (“batan”) deritzon tramankuluaren jabe zen Erkinigo dar, jabegoan bere alaba
lekaimeak zituen eskubideak direla eta, agertzen zaigu hemen. Enkarnazinoko monasterioak bere
eskubideak eta ekonomia zaindu asmoz. Bolategi horren gainean zituzten etekinak galdu eztearren edo
egoera argitzeko egina ei da dokumendu hau. Honeri esker, batan edo oihalak zanpatzeko tramankulua
kendu eta indar hidrauliko bera erabiliz, Erkinigotarrak egin nahi zuen errementeri berriari esker, jakin
ahal izan dugu. Agian, Abusuko industri gunearen aitzindari izan zen Erkinigotarran errementeria
hura.
Lekaimetxearen ardura azaltzeko esango duguna zera da; Dominga Saez Erkinigo dar hura
lekaime egin zeneko, bere dotea (ezkontza-sari edo kasurako lekaime-sari) hartzerakoan zer ikusia
zuelako, batan horren etekinen partaidetza dela eta izan behar zuelako. Horretarako monasterioa
instituzio bezala etekin horren jabe edo hartzaile agertzen delarik.
Ledantes,
Cantabriako Europa
mendilerroetako
magalean dagoen
herrixka honetan
geratzen da batan
haietako bat. Kasu
honetan errekatxo
batek elikatzen du
motorra. Herkinigo
arren kasuan
Ibaizabalek dakarren
urarekin pentsa
dezakegu askoz
handiago izango zela.
1558 / 1559. urteak
Valladolid, Bizkaia Aretoa, agiria, 0100.0003
Legizamon dar Tristan
Larrabetzuko kontseilu, justizia eta erregimentua (udal kontseilua)
Auziaren zergatia, garaua hiotzeko errota
Agiria:
“.... Gumuzio deritzon burdinolan urteko 800 edo 900 kintal laboratzen direla eta Urkulukoan
600 edo 700 kintal .... presatze (ur bilketa) asko egiten direla eta gehienetan hiru ordu eta gehiago
behar izaten direla....”
Hemen aipatzen duena zera da, errekan gora zeuden tramankulu hidraulikoak, bakoitzak bere
ur bilketa behar zuenez, beherago zeuden errota edo burdinolek goikoen ur lagatzeari itxaron behar
zutela, beraien presatze nahikoa izan zedin. Agiri egilea kezkatuta agertzen da, beste tramankulu
bitartean sartuz gero presatze hori zailagoa egingo zelako.
“Galdakaoko Gumuzio burdinolan, Apirilak 26, Basozabal dar Otxoa eskribaua, Arandia dar
Juan eskribaua eta behean agertzen diren lekukoen aurrean, Urgutia dar Martinek bere burua aurkeztu
zuen bere eta Gumuzio burdinolaren ugazaben izenean eta guri esandako eskribauei sinatutako
testigantza eskatu zigun. Nola Gumuzio burdinola geldirik eta laboratu gabe, Urkuluko burdinolaren
presatze dela eta, eskubide guztien aurka zeren eta Gumuzio burdinola askoz ere zaharragoa goragoko
Urkulu burdinola baino, esandako Gumuzio ola ugazaben kaltetan eta gero aurkeztu ziren; Gumuzio
burdinolako ...... Zubieta dar “mazeroa” (maisu arotza) eta Ugalde dar Martin bertako urtzailea eta
honako hau azaldu zuten; Urkuluko burdinolak egiten zuen ur bilketa dela eta hiru ordutan ezin zutela
lana hasi, goiko burdinola hura hasi arte. Horregatik Urgutia dar Martinek bere eta bere partaideen
izenean lekuko eta testigantza eskatu zuten ... lekukoek Aretxaga dar Juan, Gumuzio dar Martin eta
Labea dar Juan “
Urgutia horrek aipatzen duenak ez dauka sentidu handirik ezen batez ere ura eskas zetorrenean
bidezkoa zen goiko burdinolak bildutako ura laga arte bere prestakuntzak egitea eta jakina une
horretarako prest egotea. Esan beharra dago garai horretan Urkulu ez ezik beste hiru burdinola eta
zazpi errota ari ziren errekan gora, Aretxabalagane errekaren kasuan behintzat. Demagun bestalde,
Gumuzio burdinolak Zornotza aldetik zetorren errekatxoren urak ere erabiltzen zituela.
Gero goian esandakoek lekukoek barne Urkuluko burdinolara joan ziren eta eskribauei eskatu
zien testigantza nola Urkulukoek bertara zetorren ura lotuta zeukatela beraien kaltetan eta gero bertako
langileak aurkeztu ziren Agirre dar Martin burdinolako “mazero” edo arotz nagusia, Plazako Joan eta
Zapateria dar Joan urtzaileak eta Legina dar Pedro tiratzailea eta hauen esanetan beraiek ugazabaren
esana bakarrik egiten zuten, hau da bere presatze bete ur bildu nahikoa izan arte. Urgutia jaunak bere
aldetik hauen esanaren testigantza eskatu zuen ... goian esandako lekukoen aurrean.
Legizamon dar Tristan (Bilboko Probestu edo “prebosta) zen Gumuzio burdinolako partzuer
bat eta bere eta beste partzuerren izenean Herrera dar Antoniok testigantza hauek Hegas Benagas
lizentziatua eta korrejidorearen aurrean aurkeztu zituen .... eta honek Urkuluko ofizialei ura pasatzen
utzi dezatela agindu zien (nahiko esanguratsua agindua, bada urak berez errekara itzuli besterik ez
zeukan beraz, presatzeak ez zuen ura pasatzen galazotan, arazoa zen errekan behera zegoen
tramankuluak goikoari itxaron behar ziola eta noski hau ur gutxi zetorrenean gertatzen zen . Aldi
berean Burgoa dar Martin Perez Larrabetzuko Hiriko alkateari ere notifikazioa bidali zion. Notifikazio
hau Larrabetzu eta Galdakaoko lur barrutiko mugarriaren ondoan eman zioten alkateari Maiatzak 19
n. Urkuluko burdinolan egun berean Gerra dar Juan Ortiz eskribaua eta Astoreka dar Joan Urkuluko
hornitzaileei ere jakitera eman zien .... lekuko Ugalde dar Joan urtzailea eta Agirre dar Martin
gatzemailea (“prestador”) izan ziren. Hemen dugu Urkuluko langileen kopurua, hau da Agirre dar
Martin maisu arotza edo nagusia Plazako Joan eta Zapateria dar Joan urtzaileak, Legina dar Pedro
tiratzailea eta Agirre dar Martin gatzemailea (agian maisuaren semea, ezen gatzemailea gehienetan
ikaslea zen eta gaztetxoa nunbait).
Beste hornitzaile bat agertzen da, suposatu behar dugu ofizialki Rodrigo Lezama dar hura zela
baina goian esandako beste biei alokatuta. Rodrigo honi ere notifikazioa eman zioten eta lekuko
Belarrinaga dar Pedro eskribaua eta Burgoa dar Martin Abad izan ziren.
Olea dar Pedro zen fidela (diruzaina) eta honi ere notifikazioa eman zien. Hau izan zen
Gumuzio aldekoek egin zuten elea, eta Herrera dar Antoniori eman zioten ahalmen guztia.
Jarraian Larrabetzuko Hiriak ere bere elea egiteko ahalmena ematen die honako hauei Belarrinaga dar
Pedro eskribauaren aurrean. Eta presente egon ziren Burgoa dar Martin Perez alkate arrunta eta Zelaia
Ganbo dar Pedro eta Anton Herkinigokoa erregidoreak eta Sarrikoloea dar Pedro fidela, sindikoa eta
bolseroa, urte honetako kontseilua, justizia eta erregimentua zirenak (gogoratu kontseiluak urte bete
bakarrik zuela agintea). Hauek aiuntamentuan bilduta ohitura duten bezala esan zuten korrejimenduko
prokuradore ziren Zugasti dar Pedro eta Segura dar Asenzio eta Agirre dar Juan eri eta bestalde
Goikoolea dar Tomas eta Albar Perez de Espinaredo eta Maximiliano de Burgos eta Juan Batrota de
Baldes eta Diego Tristan eta Juan de Corbina Espobal de Salazar eta Ozerin dar Pedro eta Egurrola dar
Juan Valladolideko Chancillerian prokuradore zirenei.
Kontuan hartzeko da Goikoolea dar Tomas “Chancilleri”an prokuradore bezala agertzea.
Errorea izan daiteke eta ofizio hori Korrejimenduan izatea baina agiriak dioenari kasu egin behar,
beraz gure Goikoolea dar hark Chancillerian ere ekin zuen. Ikusiko dugunez Goikoolea dar Tomas
honek nahiko zeresan emango digu, gainera dakigunez mendean bukaeraraino iraun zuen.
Zugasti dar Pedro izan zen Larrabetzuko Hiriaren izenean elea aurkeztu zuena. Bertan dioenez
zera da: bestaldekoek alegatutakoa ez dela bidezko eta berorrek Jaun Gorenak (korrejidoreak) ez duela
aintzat hartu behar haiek eleatutakoa. Ezen Urkuluko burdinolak egiten duen uraren erretentzioak ez
diolako inolako kalterik egiten Gumuzio burdinolari, alderantziz baino. Ezen bati ura amaitzen
zaionean besteari ere gauza bera gertatzen zaiolako, biek erreka berdinean daudelako eta Urkuluk
biltzen duen ura lagatzean hobeto eta indar gehiagorekin doala Gumuzio burdinolara eta Gumuzio
beherago dagoenez itxarotea baino ez daukala.
“Bestalde, nahiz eta Urkulu etengo balitz, baino ez da etengo, Hiriko lur barrutian dago eta
Gumuzio burdinola Galdakaoko Elizalden eta kontseilu batek ezin du ukatu bestearen ur bilketa eta
honela izan da usadio eta ohitura betidanik Bizkaiko herri eta lurraldeetan. “
“Bestalde Bizkaiko foruak ez du indarrik nire aldekoen burdinola honengan, foruaren
epaitegitik at delako, nola Hiriak pribilejio zaharra bahit du antzinatik Espainiako erregeengandik,
besten artean Urkulu eta haratago ere dagoen lurra, Gumuzio burdinolaren ingururaino (hau
gehiegikeria da, esan nahi du ziur aski Gumuzioren presaraino ) zein Asparaizaga (beste agiri batetan
Ausparozaga) deritzon basoraino (sel) omen da, uraren erabilera, edozein dela ere erabilera hori, bere
lur barrutian. Eta bidezko da beti ere ura bere zenera eta ama-errekara doalako eta Gumuzio
burdinolaren presaraino.”
“Bestalde nire aldekoen burdinola berrogei eta hamar urte baino gehiago dira eraiki zela eta
ordurik ona usadio eta ohitura baketsuan ekin du bere ur bilketan, hornitzaileen probetxuan behar izan
den guztietan eta jakina izan den bezala bertan lan egin duten partzuerren, Urkuluko ugazaben,
alokatzaile eta ofizialen baimenaz eskubide guztiz eta bestaldekoek orain eskatzen dutenetik
hainbeste denbora igaro ondoren eskubideak galduak dituztelako ...... “
Antoni Herrerak Gumuzio burdinolako Legizamon dar Tristan eta bere partzuerren izenean
berriro aleatzen du .... nola Gumuzio zaharragoa izanik ... hara gehiago nola Urkulu Elizalderen lur
barrutian dagonez, errota eta burdinola norbanakoren artean eta ez Hiriko lur barrutian ... eta ura
galtzen uzten duela unerik onenean ezin duelako landu eta ukatu egiten du kontrako usadio eta ohitura
eskubiderik duten, ezen inoiz presatzea egin badute eta Gumuzio burdinolako-en ez jakinean, esan
behar dugu nire aldekoek ez zirela lehenago hornitzaile ibiliak, aldiz Burgoa dar Martin Perez eta
Larrabetzuko beste batzuk bai izan dutela alokatua Gumuzio, azkenengo berrogei eta hamar urtetan
eta nahi izan duten erara lan egin dutela, baina horrela ezin dela usadio edo ohitura bezala argudiatu
....
Bilboko Plazan eman zioten hau jakitera Zugasti dar Pedro prokuradoreari.
Pedrok korrejidoreari laurogei egun eskatzen dizkio elea jartzeko .... bestalde Joan Basozabal,
Martin Basozabal, Joan Arandia eta Basozabal dar Otxoa Gonzalez eskribaua Galdakaoko biztanleak
errefusatu egiten ditu auzi honetan susmagarri eta gorrotagarri direlakoan ..
Korrejidoreak lehengo atalari dagokionean ontzat ematen ditu esandako laurogeik egunak.. eta
bigarren atalari errefusatutzat ematen ditu esandako Galdako ar eskribauak eta ez dezatela
probantzatan parte hartu agintzen du...
Galdakaokoek probantzak egiteko galdera batzuk prestatzen dituzte, honako hauek:
1. ea ezagutzen duten Gumuzio burdinola
2. ea dakiten burdinola oroitzapen aurretik eraikia dela inor ez baita gogoratzen eta ez baitago
memoriarik noiz egina den, aldiz Urkulu burdinolak berrogei eta hamar urte besterik ez duela.
3. ea dakiten, Gumuzio burdinola nagusi haietako dela eta laborantza gehiagokoa ezen urtero 900
kintal burdin urtzen dituela eta bertan uraldi bakoitzeko arrunki kintal bi egiten direla. Aldiz Urkulu
burdinola txiki haietakoa dela eta arrunki 600 kintal urteko eta esandako uraldiak sarriago urtu eta
ateratzen dituela agoak. Urkulukoak kintal batekoa agoak egiten dituenez Gumuziokoak baino
denbora gutxiago behar omen du (sei orduro arrunki) eta jarraian konportak zarratu eta presatu berriro
hurrengo agoa aldirako. Bitartean Gumuzio ur gabe geratzen dela eta gelditu beharra urtu eta laboratu
ezinik, agoa hoztu egiten da eta ezin dutela moztu ezta laboratu eta zatikatu eta galdu egiten dela eta
bestalde agoa bakoitzean erretzen diren hiru sama ikatz ere galdu egiten direla bederatzi errealen
balioa dutena eta ofizialen ordaintzean galtzen dena kalte handia dela hornitzaileentzat.
4. ea dakiten Urkuluko burdinolak ura lagatzen utziko balu, Bizkaiko Foruak agintzen duen bezala,
Gumuzion ura hobeto aprobetxatuz urtean 200 kintal gehiago laboratu zituzketela .
5. ea dakiten lehorte garaietan Bizkaiko Foruan 24. atalean dioen bezala Hirien eta Elizalden
barrutietan inolako desberdintasunik gabe hamar, hogei, berrogei eta hamar eta ehun urtetik ona gorde
dan usadioa eta ohitura gorde dela.
6. ea dakiten Urkulu burdinolak urte batzutan geldiune batzuk egin bazituzten, Ugalde dar Pero
Ibanez, Usunsolo dar Hurtuño, Zelaia dar Pedro eta bere seme Zelai dar Pedro, Burgoa dar Iñigo,
Herkinigo dar Pedro, Loroño dar Migel eta bere seme Loroño dar Pedro eta Herkinigo dar Anton
errementariak eta Hiriko beste alokatzaile batzuk berrogei urte eta gehiago Urkulu eta Gumuzio
alokatuak izan zituztelako izan zen. Eta honela egiten zuten nahi zutena, denbora honetan Hirikoak eta
ez besterik izan delako alokatzaile, Jauregi dar Joan Bilboko biztanle eta larru ontzaile zena izan ezik,
nor denbora labur baten egin baitzen eta gero Larrabe dar Joan eta Arrate dar Iñigo Lemoakoak.
Halaber, Foruen legeen esanetan, batez ere udaran esandako burdinolak ur falta dutenez eta goialdeko
eraikuntzak ura geldiarazi egiten baitute eurak laboratzeko eta behealdeko eraikuntzen kaltetan, ura
libreki igarotzen uzten ez dutelako.... agindua zen hau egi dezaketela behealdeko eraikuntza
beranduagokoa bada, baina ez badakite zein den lehena edo behealdekoa bada aurrena behartuta daude
goialdekoek lau atzeko zabaldura uzten, behealdeko eraikuntzarentzat ura libreki igaro dadin eta lau
hatz hauek Burdinolaren konportarenak balira, ez dezatela izan mailuaren konportarenak baizik eta
hauspoenak. Halaber gauza bera egin behar dute erroten kasuan, bestela 600 marairen diru izuna
bakoitzeko ordaindu beharko dute.
Enperadorearen onespena:
“Don Carlos ... rey de romanos enperador senper augusto e doña Joana su madre (Karlos V. eta bere ama
Juana errege katolikoen alaba, deituraz “soroa” ). En la ribera del rrio e regato que pasa entre la herreria e
moliendas de Urculu propias del concejo de la villa y de la presa de la ferreria de Gomucio a 26- Eneero- 1558 estando
presentes el señor Min Perez de Burgoa alcalde hordinario y Pedro de Zelaia Ganbo y Anton de Herquinigo regidores ...
en presencia de my Pedro de Burgoa SSº ... parecio presente Pedro de Sarria fiel sindico y bolsero del concejo de la Villa y
de su Anteiglesia ... en nonbre del concejo ...y dixo que como a los dhos alcalde y regidores y a otros becinos principales
que tanbien se allaron presentes era notorio antes de agora puede aber 18 años poco mas o menos el dho concejo y justicia
y regimiento que a la sazon fueron del obieron acordado de hazer y hedificar unas moliendas de pan moler para el dho
concejo en el dho lugar de la ribera y orilla de la agua de de entre la dha ferreria de Urcullu y presa de Gumucio allando
sitio y parada conbeniente en los exidos y termyno propio del dho concejo a hesamen y conpas que allo Myn de Amezaga
maese carpintero ya defunto y tomo y aprehendio el dho concejo posesion y derecho demas de la que tenia poniendo como
puso sus “aburreas e insignias” de casa de las dhas moliendas y poniendo e echando en el agua en el lugar de la
presa su “bidigara” y haziendo las otras diligencias y solemnidades de derecho en tal caso requeridas a lo qual
contradiciendo la dha anteiglesia de Galdacano aunque contra razon diz que fue mobido pleito entre las dhas partes ante el
señor corregidor ... y por quanto el dho pleito despues aca abia estado yndefenso y las dhas moliendas sin azer por
negligencia y descuydo de los oficiales y administradores que abian sido en el dho concejo teniendo el dho concejo mucha
necesidad de las dhas moliendas y padeciendo mucha falta y daño ... y podiendolas azer sin perjuicio nynguno .... por tanto
queriendo poner remedio en ello a pedimiento del dho fiel en el dho nonbre por mandado de los dhos señor alcalde y
regidores y con acuerdo de los otros becinos .. a bista de mi el dho escribano.. fue tornado a ver e mirar la dha ribera e
orilla del agua y bados della entre las dhas ferreria de Urcullu y presa de Gomucio por Pedro de Loroño maestre carpintero
(becino de Derio) que por los susodhos fue llamado y ende traydo el qual conpas y escudriño como maestre aguañon por
su arte y conpas el salto y paradas de las dhas moliendas que se podian azer y dixo que allava e allo que dexando a la dha
ferreria e moliendas de Urcullu sus xemes que el fuero de Bizcaya dispone fasta la primera presa debaxo que es la susodha
de Gomucio abia 13 palmos de salto poco mas o menos y se podian hedificar unas moliendas razonables aziendo la presa
baxo de la herreria de Urcullu en el primer lugar donde se divide y parte el agua en dos partes y que la dha presa sea de
alto de asta dos codos de la flor y suelo de agua que agora corre yendo como va el dho rio pequeño el qual dho lugar
señalado para la dha presa y las orillas de anbas partes y mas baxo buena parte asta el mojon de con la anteiglesia de
Galdacano y por la parte de suso asta la dha hereria ago fe yo el dho escribano que es propio hexido del dho concejo de la
Villa y de sus becinos y edificando la dha casa de molienda en el lugar donde se dice la hondoneria de Artola junto al
arroyo de Artola que hes hexido y termino de la Villa en la parte que lleva y goza Joan de Olea becino de la Anteiglesia de
Larrabezua y su casa las quales dhas moliendas dixo el dho maestre carpintero que se pueden azer e hedificar sin perjuicio
de ninguno ... con que el el dho concejo aya de de pagar y satisfacer a la Anteiglesia de Galdacno el abrir de los calces y
pasar el agua para las dhas moliendas y del estode dellas dende mas abaxo donde se obiere de azer la presa asta la casa de
las dhas moliendas y della asta tornar el agua a la madre del rio que sera en la presa susodha de Gomucio porque los dhos
calces y estolda se abian de abrir y pasar por la mayor parte por suelo y hexido de de Galdacano lo que visto y entendido
por los dhos alcalde y regidores y fiel el dho fiel en el dho nonbre dixo que afirmandose en los autos e diligencias de
posesion que para efecto susodho antes de agora estaban echos y en continuacion de la primera posesion .... puso en el dho
sitio y lugar de hexido del dho concejo de Larrabezua de cabo el dho arroyo de Artola donde las dhas moliendas entendia
poner y hedificar unas “abeurreas con quatro leynos a manera de postes y ciertos palos y texas por
techunbre en señal y cirimonia de casa y luego yncontinenti yendo de alli al dho lugar señalado
para la presa puso ende una bidigaza atravesada en el dho rio o regato donde se dibide la dha
agoa en dos partes atada en anbas partes del agua en señal de posesion de la dha presa haziendo
como hizo autos e cirimonia e diligencias acostunbradas para en tal caso conforme a derecho y
fuero y costunbre” y protestando como protesto el dho fiel de azer e hedeificar la dha presa e moliendas en el termino
y conforme a derecho e fuero y de pagar a la dha Anteiglesia de Galdacano lo que conforme a dho fuero por honbres
buenos fuere averiguado por el pasar de los calces y estolda en lo que se allare ser a ella perteneciente de lo qual pedio
testimonio a los presentes ... el dho Joan de Olea que estaba presente dixo que el dho sitio de las dhas casas de moliendas
de Artola abia sido y hes del y de su casa y por el y sus antecesores gozado y poseido de tienpo inmemorial aca abiendo
cabido a la dha su casa en el repartimiento de los exidos de la dha Villa que fue echo entre los becinos della puede aber 70
años mas o menos por lo qual no se debia poner ende hedeficio alguno de agua ni consentia antes contradecia sin que el
hubiese parte que el fuero e derecho le daba en ella y dello pedia testimonio == el dho fiel dixo que no abia lugar lo por el
dho Joan de Olea dho porque aunque el aprovechamiento del montazgo de la parte del dho hexido fuese suyo del y de la
dha su casa la propiedad y suelo de la tierra y sitio susodho hera del dho concejo universalmente por virtud y la merced del
pribilegio concedido por los reyes de españa de gloriosa memoria a la dha Villa en su fundacion asi de la dha parte de
hexido como de todos los otros del termino de la dha Villa de Larrabezua y que la dha Villa y concejo podia ....con que si
algun daño recibiere por ello cortandole algunos arboles y montazgo de lo que acostunbraba llevar y gozar que seria muy
poco o nada que lo tal se le pagaria ... abista de honbres buenos .... testigos : Pedro de Loroño carpintero y Joan e
Zarandona tanbien carpintero e Yñigo de Alayo el de Belarrinaga e Pedro de Loroño teniente de alcalde en el fuero de
Vizcaya e firmo el dho señor alcalde aqui de su nonbre para mayor autoridad de lo que dho es Min de Burgoa Pedro de
Burgoa e yo el dho Pedro de Burgoa escribano de numero de la Villa de Larrabezua .. testigos, Pedro de Sarria fiel, ...”
Agiri hau enperadorearen onespena edo konfirmazioaz egindakoa dugu goian dioen bezala.
Norbaitek galdetuko du , eta zergatik egiten du enperadoreak Hiriaren alde hain nabarmenki?. Erraza
erantzuna, lehenago ere aipatu dugunaz, Hiriak zuzenean Jaunaren zeuden eta Bizkaiko Jauna Juan
Infantearen garaitik aurrerantz Gaztelako errege zen. Aldiz Elizalde lur barrutia aiton-semeen
kudeatzen zuten. Nabarmenki indar gutxiagorekin baina sistema zahar honek XIX. gizaldiraino iraun
zuen.
Orain arakatu ditzagun zein berri dakargun agiri barnean. Lehenengo eta behin demagun
gorago ikertu dugun auzia ez zela benetan garrantzia zuena. Galdakaok bazekien nolako asmoak
zituen Larrabetzuko Hiriak eta oraindik ez bazituen aurrera eraman ere, badaezpada Urkuluren aurka
egiteko prestatu zituen eleak. Honela hirikoek ez ziren ausartuko, beste tramankulu bat tartean sartzen.
Aurrera egin da, Larrabetzukoek urte batzuk igaro ondoren egitamua aurrera erabakitzen dute.
Horretarako “aguañon” edo uretako eraikuntzan adituak ziren arotzak (demagun antzina arotza maisu
bezala ulertu behar dugula) kontratatu eta abaurreak jarri zituzten errota jarri behar zen tokian eta
presa eraikitzeko gunean bidigaza (gazteleraz datorren agirian esango genuke bi hitz hauek euskaraz
daudela, agian bertoko ohitura izanik eskribauak ez zekien nola itzuli)
Artolako presa eta errotako harri-kaxa, tobera eta gabia, benetako amorez zaindua eta kontserbatua.
Presa eta kaltzea edo ubidea ere mantentzen udena. Bere inguruan hainbat eraikuntza berri egin
badituzte ere, gaur egungo ugazabak fidelki mantendu du tramankulua.
Agiriarekin jarraituz, badirudi errota jarri behar zen tokia eta lur zatia Larrabetzuko Olea
sendiarena zela, beraz Olea dar Juan nahiz eta Hiriarekin ados egon bere jabegoa galdekatzen du, bere
etekina atera nahian ziur aski. Bestalde Galdakaok zuen kaltzea igaro behar zen lurra eta Hiriak hari
eskatu beharra zion obra egiteko.
Beste bitxitasun daukagu, agiriak esaten duenean
non jarri behar zen presa. Erreka bitan banatzen den tokian hain zuzen eta hori ez da gaur egun
ezagutzen dugun presa gunean, baizik eta Urkuluko zubi zaharraren ondoan eta presa honek biltzen
duen ura Gailartza eta Leginako mendietatik datorren errekak dakar. Honek esan nahi du hasierako
kalkuluek nahiko errota txikiarentzat eginak zirela. Gainera pentsatuz Urkuluko burdinolak ere erreka
horren ura presatzen zuela. Egitamu honek oso gutxi iraun zuela esango genuke eta beherago egin
zuten beste presa, Urkuluko estoldaren nibela salbatuz.
Gaurdaino iraun duen
presa hondarrak,
azkenengo korridorearen
obrak ezabatu duena.
Pentsatzekoa da,
beheragoko presa egin da
gero ere presa honek
iraungo zuela eta Urkuluko
mailua geldirik zegoenean
aprobetxatzeko baliagarri
izango zela.
Ikus ubideak zuen
zubitxoa, bere gainetik,
bideak igaro behar zuen
“La Villa de Larrabezua da poder a Pedro de Sarria. Yñigo de Holea, Myn de Uribaso, Pedro de Zugasti, Asencio de
Segura, Juan de Aguirre, etc.
Yo el licenciado Hegas Benegas corregidor (informando de las intenciones a la Anteiglesia de Galdacano).......
acordado edificar unas moliendas que tienen mucha necesidad a la orilla del agua que pasa entre la ferreria de Urcullu
propio de la Villa y la presa de de Gomucio y poniendo la presa dellas en el lugar primero donde baxo de la ferreria de
Urcullu el agoa se divide a dos partes y la casa de las dhas moliendas en el lugar de Artolaondo junto al arroyo de Artola
que son sitios e lugares del termino y exido comun del dho concejo de Larrabezua do tenian echados y puestos su bidigaza
en lugar de la presa y abeurreas en lugar de la casa en señal de posesion con autoridad y presencia de justicia y regimiento
....
El Licenciado Benegas da el visto bueno al proyecto de la Villa y manda que se lleve adelante ....”
Argi dago, korrejidoreak ezin zuen enperadorearen konfirmazioari aurka egin eta berehala
onartu zuen Hiriko-en egitamua.
“.... Francisco Martinez de Arandia en nonbre de los fieles de Galdacano..... e do a rebocar e reponer por lo que de
lo procesado resulta e por lo que esta alegado e probado porque los dhos mys partes tienen probado ser todo el territorio
donde esta señalado para presa y calzes y estolde e cuerpo del edificio y el agua/ todo ello ser y pertenecer en propiedad e
posesion de la dha Anteiglesia de e vecinos y asi bien aber prebenydo en azer el dho edeficio e por el contrario las partes
contrarias no tienen sitio ny termino propio suyo para calces ny para estolde ni para el cuerpo del edeficio mas antes
forzosamente e contra todo derecho y a mano armada an yntentado el dho edeficio lo qual presupuesto e para que a v.m.
conste del dho nuestro derecho se hicieron probanzas en tienpo debido y se presentaron para .... Valladolid donde esta el
pleito pendiente ....”
Galdakaokoek, korrejidorearen erantzuna ere hartu ondoren 90 eguneko geldiunea eskatzen
dute, eta jarraian Hirikoek bere elea aurkezten dute.
Larrabetzuko Hiriak egin zuen txostena:
1. ea auzian parte direnek ezagutzen dituzten.
2. ea entzun duten Gumuzio burdinolak ez duela inolako kalterik jasango.
3. ea dakiten ... ezen udara parte eta lehorte garaian, errota berriak erretentzioa egin nahi bazuen
nahiko zuela konportan lau hatzeko zabaldura uztea.
4. ea dakiten Hiriak errotan eta presan egindako obrak 200 dukaten balio duela.
5. ea dakiten ... ezen 90 egunez obra geldiarazten badute ... datozen Iraila Urria eta azaroan gerta
daitezkeen ohizko uholdeek sor dezaketen arriskua.
6. ea dakiten esandako guztia eta guztia publikoki jakina dela.
“Nonbramiento de acompañado :
... en presencia de mi Pedro de Belarrinaga SSº parecio Min de Urgoitia (Galdacano) y dixo que por si y en
nonbre de doña Elbira Saez de Ybieta por lo que toca a las ferrerias de Gumucio y Urgoitia (Gallo) daba por su escribano
aconpañado a Joan de Arandia .... testigos Juan de Ysusquiza, Yñigo de Holea ..”
“... Pedro de Sarria presento por testigos a Pedro de Belarrinaga de Zubieta macero mayor de herrerias y a Myn de Alayo
hundidor y Joan de Zarandona maestre carpintero becinos de Larrabezua ...”
Larrabetzuko Elizaldeko lur barrutian Urkuluko burdinola baino beheratxo dagoen harrobian ..
(“Malatierra” edo Giputxena baserrira doan bide hegalean ikus daiteke harrobia). Belarrinaga dar
Pedro eskribauaren aurrean Gerra dar Joan aurkeztu zen, prokuradore bezala Hiriko kontseilu, justizia
eta errejimenduaren izenean, Elbira eta bere kideen aurka zuen auzia dela eta .... lekuko bezala
honako hauek aurkeztu zituen, Ugalde dar Martin, Emaldi dar Kristobal, Berresonaga dar Pedro eta
Markio dar Gregorio Kristobalen morroia Larrabetzu eta Arrigorriagako harginak .... toki berberean
beste lekuko hauek ere aurkeztu zituen esandako gerra dar Joanek, Basazabal dar Pedro hargina,
Leginezabal dar Domingo burdinoletako urtzailea Lezamakoa eta Belarrinaga dar Juan hau ere
urtzailea Lemoizko biztanleak biek (jatorriz Larrabetzukoa behintzat bigarrena)... eta berriro orain
Larrabetzuko Hirian beste lekuko hauek aurkeztu zituen, Basabil dar Inigo eta Uribarri dar Pero Urtiz
Lezamako biztanleak eta Legina dar Martin burdinoletako maisu edo “macero” nagusia
Larrabetzukoa.
... Burgoa dar Martin Perez Hiriko alkateak ere bere lekukoek aurkeztu zituen, Loroño dar
Maisu arotza Derioko biztanlea (nabarmen jatorriz Larrabetzukoa), Basabil dar Pedro, Basabil dar
Inigo, Uribarri dar Pero Urtiz eta Aretxabaleta dar Martin “macero” nagusia hau ere, Lezamakoek.
Sarria dar Pedrok (Hiriko kontseiluan fidela) ere bere lekukoek aurkeztu zituen, Holea dar
Martin burdinoletako “macero” nagusia Larrabetzukoa, Alaio dar Diego burdinoletako urtzailea
Larrabetzukoa, Ojanguti dar Joan, Ibarra dar Joan Ingeles eta Asnaga dar Anton Lezamakoak.
Isuskiza dar Joan Lezamako harginaren adierazpenak:
“... dakienez ... hogei eta lau urte zituen .... lekuko honek Larrabetzuko Hiriak hasitako
esandako errota eta presaren eraikuntzan hargin ofiziala bezala lan egin zuen eta Gumuzio burdinolari
bere uztetan ez dio inolako kalterik egiten esan zuen .... ezen errotak erabiliko duen ura Gumuzio
burdinolaren presara zuzenean igaroko delako ... bestalde hasitako errotaren obrak 100 dukaten gastua
daroa eta beste hainbeste kaltzearenak.... (deklarazio laburpenez eman da)
Alaio dar Martinen adierazpenak (laburki):
... 4. galderari ... (44 urte zituen) ... berak dakiena eta egia dena ezen Gumuzio burdinolan
hamabi urte urtzaile bezala lan egin ondoren eta ikusi duenez Urkuluko burdinola egiten duen
presatzeak mesede baino ez diola egiten Gumuzio burdinolari, ezen Har konportak zabaldukeran ura
indar gehiagorekin eta bultzadarekin doalako ...
Zarandona dar Joan maisu arotzaren adierazpenak:
... 41 urte zituen eta Larrabetzukoa zen ... egia esateko ura bere igarobide naturaletik Gumuzio
burdinolara igarotzen denez ez dio inolako kalterik egiten .... nire “aguañon” edo ibai arotzerian
adituaren uztetan eta izan dudan esperientzian.
Belarrinaga dar Pedro Zubietakoaren adierazpenak:
.... “mazero” nagusia une honetan Gumuzio burdinolan (Larrabetzukoa .... Hiritik kanpo bizi
da Elizalden leinu etxe batetan, zein Billela dar Martin Ruizena den. Zubieta baserria hain zuzen,
Abendaiñoren ondorengoa den partetik zetorkion Billela dar hari leinu etxea.). Honek ere goikoaren
berbera aipatzen du.
Ondoren eta adierazpen berbera ematen dute honako hauen eta hemen jartzen baditugu pertsonaien
berri ematen digutelako da.
Ugalde dar martin hargina Larrabetzuko Elizaldekoa .... 50 urte ...
Emaldi dar Martin Hargina Larrabetzuko Elizaldekoa .... 44 urte .. obra mota hauetan aditua..
bere esanetan konportaren lau hatz oien zabaldura antaparan egon behar dira Foruek agintzen dutenez,
baina Gumuzio burdinola burdina lantzen ez dagoenean ez du zertan egon lau hatz haiek zabalik eta
errotak aprobetxatu dezake ur guztia.
Basozabal dar Pedro hargina, Lezamako biztanlea ... 35 urte, senideko batzuk ditu Hirian
bereziki bere lehengusu Herkinigo dar Anton (errementaria)
Berresonaga dar Pedro hargina .... 35 urte .. Elizaldeko biztanlea .... gauza bera egiten ikusi
duela, bereziki Lezamako burdinola berrian .... gogoratzen baita ere Zamudio dar Franziskori
Ugaldeguren ibaian gertatutakoa, non bazeukan errota bat, orain dela 15 urte uholdeak eraman bazion
ere.
Markio dar Gregorioren ... Emaldiren morroia, Arrigorriagakoa ... 24 urte hargin ofiziala ...
obra amaitzen ez bada uholdeen mende geratzen dela esaten du ....
Belarrinaga dar Joan ... urtzailea (Lemoan bizi da) ... 47 urte jatorriz Larrabetzukoa ...
Leginezbal dar Domingo ... urtzailea ... Lezamakoa ... 23 urte, senidekoak ditu Larrabetzuko
Hirian ... ohitura da konporta lau hatz zabalik uztea, Urkuluko burdinolak egiten duen bezala ...
Uribarri dar Pedro Urtiz ... Lezamakoa ... 50 urte, bigarren ezkontzan Herkinigo dar Antonen
alabarekin ezkonduta ...
Basabil dar Inigo Lezamakoa .... 60 urte, honek ere baditu senidekoak Hirian ....
Legina dar Martin “macero” nagusia ... Elizaldeko lur barrutiko leinu etxekoa .. bere
esperientzian Kornabis Fruizko burdinolan ikusitakoa, goiko burdinolak erretentzioa egiten duenean
behekoarentzat hobe baino ez dela, ezen ura biltzean bai goikoak eta bai bekoak hobeto lantzen
dutelako.
Loroño dar Pedro maisu arotza (Derio) .. 60 urte ... senide tartekoak zituen Hirian ... beran egin
zuen traza edo egitamua ... lehenago Amezaga dar Martinek eta Zarandona dar Jonek egin bazuten ere
( hauek ere “aguañon” edo ur bazterreko arotzak ....
Aretxabaleta dar Martin .. “macero” nagusia, Lezamakoa ... 39 urte senitartekoak ditu Hirian,
Gomuzio burdinolan lan egin du eta badaki Urkuluko burdinolak lau hatz zabalik uzten zituela,
hainbat lekutan ikusi duen bezala ....
Basabil dar Pedro ... 65 urte, Lezamakoa eta ez du senitartekorik Hirian ... Lezamako burdinola
berriak auzia izan zuen eta udara partean lau hatz haiek zabaltzera behartu zuten ... beherago zegoen
Burdinola zaharraren kaltea zela eta ....
Loroñoko Alaio dar Diego ... 40 urte ... urtzailea, Elizaldekoa, anaiak ditu Hirian ...
Ojangoiti dar Joan ... 44 urte, Lezamakoa ... ez du senitartekorik Larrabetzun ...
Holea dar Martin “macero” nagusia ... 46 urte, Larrabetzukoa .... senitartekoak Hirian ....
Ibarra dar Joan ezizenez “Ingiles” ... 48 urte, Lezamakoa, senitartekoak Hirian ...
Asnaga dar Anton ... 48 urte, Lezamakoa ... senitartekoak ditu Hirian ....