Foru Aldundia - Diputación Foral

GIZON/EMAKUME
HARREMANAK.
EZARTZEA, ITUNTZEA,
ELKARRIZKETA
©Maria Jesús Izquierdo
1
Gizon/emakume harremanak. Ezartzea, ituntzea,elkarrizketa 1
María Jesús Izquierdo. Bartzelonako Universitat Autonomoa
Generoari begirako gizarte ezberdintasuna gaitzesten bada, sexualitatea eta
ugaltzea araupetzen duten erakundeak zalantzatan jarriko dira. Existentziaren gainerako
eremuetako erakundeotako loturak dakarrenez, sexualitatea eta ugaltzea araupetzen
duten erakundeak eztabaidatzen direnean, gizarte ordena osoa zalantzatan jartzen da,
erakundeok jarraitzen badute baitago. Sortzen ari diren erantzunak baloratzeko
beharrezkoa da gizarte demokratikoa sortu duen mitoaren garrantzia gogoan izatea:
berdinen arteko ituna, eta berau arrazoizko kalkuluaren eta negoziazioaren ondorioa
izatea, hori nahi izan baita. Erantzunak merkatuaren ideologiaz beteta daude
pertsonarteko harremanen eredu bezala. Harremanok ez dira ekonomikoak soilik, baita
administrazioaren eta hiritar/bezeroen artekoak eta gizonezko eta emakumezko hiritarren
artekoak ere. Testuinguru horretan garatzen da emakumeak barruan sartzen dituen
gizarte kontratu berriaren proposamena, eta bikote-harremanetara kontratu-nozioa
eramateko proposamena.
1
Txostenaren bertsio trinkotua: bikote-harremanetako arrazoia eta sentimendua: Kontratutik elkarrizketara? Biltzarra:
Gizonak gizarte ordena berriaren aurrean, Emakunde, 2001eko ekainaren 13tik 15era. Donostia.
2
Kontratu-harremanen falazia
Gizarte harremanen kontratu-ulerkera, eta, haiekin batera, “emakume”aren eta
“gizon”aren arteko harremanena, utilitarismoaren balizko berezien kopuru batetik
abiatzen da2. Balizko horiek honakook ditugu:
•
Pertsonok jarduten dugunean, eta gure harreman-baldintzak adosten ditugunean, gure
jarduketako arrazoiez aritzen gara, gutaz hori espero baita. “Arrazoiak” terminoa
motibazioez, usteez eta nahiez aritzeko erabiltzen da, berauek arrazoizkoak izan zein
ez izan. Maiteminduta nagoela ezkonduko naiz, eta bakarrik egotea jasaten ez
dudalako ez.
•
Ekintzaren arrazoiek zioek irakur bedi beti sorrarazten dute jokaera mota bera.
Zu maite izateak zurekin egotera narama, ezin da pentsatu zurekin ez egotea jasaten
dudanik, maite zaitudalako hain zuzen ere.
•
Gure ekintzen kariak haiek zuritzeko ematen ditugun arrazoiak dira. Seme-alabarik
bitarteko ekonomikorik ez dugulako ez dugula esaten dugu, seme-alabek lehentasunhurrenkeran lehenengo lekua ez dutela aitortu beharrean. Edo seme-alabarik semealabak txarto zainduta egotea nahi ez dugulako nahi ez dela esaten dugu, atzera
eragiten digun kari nagusia ama perfektua izatera helduko ez garelako ideia bada ere.
•
Badakigu zergatik egiten dugun egiten duguna: zergatik ezkontzen garen, zergatik
ditugun seme-alabak, zergatik onartzen dugun lan bat eta zergatik baztertzen dugun
beste bat.
•
Motibazioak edo usteak ez dira aldatzen eta autonomo dira. Izan ere, ohikoa da, oso,
orain sentitzen duzun maitasunak zu pertsona bat zaintzera bultzatzea, eta beste une
batean hura arazorik ekar ez diezazun pozik edukitzea eta, gero, kopetaraino zaudela
eta hura berriz ikusi nahi ez izatea. Gainera, uste izatekoa da ama izan edo famili bat
2
Jarraian emango den balizko-zerrenda Jon Elsterrengan inspiratuta dago:
subertsioari buruz.
Mahats mikatzak. Razionaltasunaren
3
eduki nahia berez agertzen dela eta nahi horren presaldian ez dutela eskurik hartu
gizarte baldintzek eta sozializazio-prozesuak.
Guztiarekin ere, argudiook lurrezko oinarriaren gainean finkaturik daude.
Jendeak nahi duena eta beraren lehentasunak ez dira autonomoak: erabakiak hartu baino
lehen forma eman ahal zaie. Horixe da, hain zuzen ere, propaganda politikoaren eta
publizitatearen xedea. Horrek esan gura du ezen, seme-alabak izan, familia bat eduki,
berau babestu edo beronen beharrizanak betetzeko adina bitarteko ekarri nahia lanaren
sexu-banaketan sortzen bada, mota horretako nahiek ezin dutela gizarte harremanak
araupetzeko balio izan. Izan ere, nahiok, lanaren sexu-banaketatik sortzen diren nahiok,
sexismoa babestu eta beroni eusten dioten harreman-erak bilatuko dituzte. Batzuek beste
batzuk menperatzeko ekintzan eta gizarte eta natur energiak neurririk gabe ustiatzekoan
oinarritzen diren sistemen egonkortasuna, menpeko eta esplotatuaren partaidetzan,
zapalkuntzaren naturalizazio/normalizazioan finkatuta dago, eta horrek gizarte
harremanetako beste edozein era irudikaezintzat hartzea dakar. Adierazitako nahiek,
gure ekintzak azaltzeko adierazten ditugunek, ez dute ordena zalantzatan jartzen, berretsi
baizik.
Beste zentzu batean, posible da, halaber, zailtasunen artean lehen biziki nahi
genuen zerbait orain nahi ez dugula gure buruan sartzea eta besteei sinistaraztea. Oso
adibide ezaguna da azeri emearena: azeri emeak, mahatsak iristen ez dituela onartu
barik, gordinik daudelako nahi ez dituela esaten du. Azeri emeak, mahatsak iristeko
zailtasunaren aurrean, ezagutzezko disonantzia urritzeko mekanismo bat aplikatzen du,
Elsterrek “egokitzapen-lehentasunak eratzea” deitu diona: nahiak beraiek gauzatzeko
dauden bitartekoei egokitzeko aldarazten dira. Gizon/emakume harremanen eremuari
beira, Richard Gere edo Brad Pitt, Pamela Anderson edo Penélope Cruz nahi izatea gerta
daiteke, baina, berauek alkantzutik kanpo daudela eta, lehentasunak aldarazten dira
ezagutzezko disonantzia urritzeko eta, horrela, frustrazioa ezabatzeko edota frustrazio
maila jaisteko. Egokitzapen-lehentasunek senar ondradu eta langilea edo emazte garbi eta
4
xeratsua bilatzea eta, nonbait aurkitzea dakarte. Biok komunikabideetan aurkezten diren
edertasun-kanonetatik nahiko urrun daude.
Egun, ohikoa da lehentasunen egokitzapenaren adierazpenak diren hitzaldiak entzutea:
azpimarratzen da emakumeak lanbide posizioa izatearen alde borrokatzen jardutea ez du merezi
eta etxeko lanez arduratzea baliozko aukera bezala aurkezten da, emakume guztiek norberaren
garapena eta finantza-lokabetasuna iritsi izan balute bezala. Izan ere, oso txikia da ordaindutako
jardueretako emakumeen presentzia, goi mailetan bereziki; edo jarduera politikoetan,
zientifikoetan edo artistikoetan. Beren sarrerarik ez izatea eta gizartean ez agertzea “aukeratzen
duten” emakumeen proportzioa oso da handia oraindik. Zailtasunak daude lan-baldintzak
aldarazteko eta etxeko lana merkataritza-lanarekin eta berau berarekin bateratzeko moduan
ulertu eta antolatzeko. Hori dela eta, emakumeen finantza-autonomiari garrantzia kentzen dioten
diskurtsoak garatu dira, etxeko lanaren balioa eta, emakumeek lan ordaindua izatearen
garrantzia barik, hura izateak edo etxeko lanez arduratzeak “aukeraketa aske”aren ondorio izan
beharrarena azpimarratzen dutenak.
Ezagutzezko
disonantzia
urritzearen
kontrako
muturrean,
Elsterrek
“egokitzapenkontrako lehentasun”ez hitz egin du: nahigarri bilakatzen dena lortu ezin dena da.
Lehentasun mota hori masokistei eta sadikoei buruzko txiste honetan islatuta dago: Mesedez,
sufriarazi!  Ez dut nahi!  Aiiiii... zer ondo! Lan eta gizarte partaidetza izango
litzatekeenarekin amets egiten duten emakumeak daude, eta beren burutzapen-aukera
objektiboetatik urrun dauden helburu edo ereduak finkatzen dituzte. Irudikatzen dutena benetan
aurkitzen dituzten enpleguekin erkatzean, ez dute beren autonomia pertsonalaren proiektua
abian jartzen, nahi dutena posible ez delako eta posible dena nahi ez dutelako. Egoera hori
ohikoa da lan-esperientziarik ez duten emakumeengan. Seme-alabak heldu egin direnean, lanmerkaturatzea erabakitzen dute, eta atzitu ahal dituzten enpleguak etxeko lana, gaixo edo
umetxoak zaintzea beraien igurikapenen parean ez daudela ikusten dute. Hori dela eta,
etxean geratzea eta nahi horri uko egitea “aukeratzen dute”.
Erreakzioon azpian hiru mekanismo mota daude. Alde batetik, edukitzen ez dena nahi
da edukitzen ez delako, lortuz gero baztertuko litzatekeen irudizko senarra, ez dagoen lana.
5
Bestetik, gizarte baldintzen garrantzia alde batera utzi gabe, emakumeok ez gara ohartzen
bizitzen ari garen bizitza guk geure buruari ematen dioguna dela eta gure buruari buruzko buruirudia eraikitzen dugula, mugak aldarazteko eta esku hartzeko ahalmenik gabekoa. Gure
bizitzako erantzukizuna hartu baino lehen gure buruari buruzko irudi pasiboa eraikitzen dugu,
bere jomugak iristeko gai ez dena. Hirugarrenik, pertsonei arreta emateko lan ordainduak egin
nahi ez izate horretan inplizitua dago, maitasuna eta zainketa “gure”ek bakarrik merezi dutela
uste izatea, familiako kideak maitasunagatik bakarrik zaintzen direla. Besteen iritziak duen
pisua ezkutatzen da, maitatzen diren gizakiekiko maitasuna ez ezik areriotasuna ere izaten dela
onartzeko zailtasuna. Batez ere, badakigu familia zaintzea ogibidea ateratzeko era dela.
Inplizituki dago familiakoa ez den jendea zaintzea degradatzailetzat hartzea, beste gauza
batzuen artean oso gauza garrantzitsua trukean jasoz: dirua. Era berean, inplizitu dago
hirugarren mundurantz edo ingurugirorantz ekoizpen-kostuak kanporatzen dituen enpresa
handia zuzentzea degradatzailetzat ez hartzea, edo lanpostuak galtzea edo prezioak igotzea
(merkatu-baldintza monopolistak sortzeagatik) berehala dakarten erabakiak hartzea.
Degradatzailetzat jotzen da, baina, zerbitzu horregatik ordaintzen digun gaixoaren ipurdia
garbitzea.
Hirugarren kasua lortu ahal den apurrarekin konformatzea da. Etxea, bikotea, lana edo
seme-alabak ez dira norberak nahi dituenak; egia esan, gauza horiek guztiak ez ziren nahi
benetan: norberak benetan nahi zituenak dituenak dira.
Gizon eta emakumeen arteko harremanetan sarritan gertatzen da, aukera bakoitza
arduraz aztertu beharrean, edozein aukera hartu eta hartutako aukerari beste aukerei baino balio
handiagoa ematea. Ezkondu behar dela eta, bikotekidea arduraz aukeratu beharrean, bata eta
bestea edozeinekin ezkontzen dira azkenean eta, gero, erabakia justifikatzen diskurtsoa
eraikitzen dute, aukeratutako bikotekidearen ezaugarriak hiperbaloratu eta beste
“bikotekidegai”en ezaugarriak gutxiesten dituztelarik.
Aurreko usteak direla eta, zaila da kontratua sexuen arteko harremanak araupetzeko
bidea izateko aukera. Izan ere, harreman horietan, besteetan ez bezala, emozio- eta arrazoialderdiak batera egon ohi dira, nahastuta ez esatearren.
6
Labur bilduta esan dezakegunez:
•
Frustrazioa txarto jasaten dugu. Ezer nahi dugunean eta hori lortzea ezinezkoa dela uste
dugunean, ezagutzezko disonantzia urritzen da, nahi dugunaren eta nahiak aldaraziz lortu
ahal dugula uste dugunaren arteko distantzia, gure bizi-baldintzak aldatu beharrean.
•
Posible denari egokitzen gatzaizkio. Egoerak eskatzen ez dituen tolerantzi puntuetara
heltzen gara, egin ahal diren nahiak bete gabe uzten ditugula.
•
Ezinezkoa dena nahi dugu. Gure eskueratik kanpoko helburuak ekartzen dizkiogu gure
buruari konpromisorik ez hartzeko.
Hiru joerotan ikus daitekeenez, gure buruari helburuak ekartzeko prest nekez gaude,
haiek lortu ahal izan arren ere. Sexuen arteko harremanen etorkizuna gizon eta emakumeen
artean banaka hartutako erabakien pean jartzea, eta horretarako kontratu berria ezartzea,
ezberdintasuna legebideztatzeko modua da. Nahi gaitzesgarria elikatzen laguntzen du: ez dugu
nahi sexuarteko harremanen izaera aldatzerik, eta uste dugu ezen ez dagoela ezer txarrik haiek
berdin jarraitze horretan, baldin eta sexismoa aukeratze askearen ondorioa bada. Ez ote da hori
emakumea etxekoandrea izatearen arazo bakarra hark hori askatasunez ez aukeratzea dela
esaten denean bultzatzen den mezua: susmagarria bada ere, ez da modu berean esaten gizonak
ogibidea ateratzen duena beharbada askatasunez aukeratu ez izana arazoa ez dela.
Gizona eta emakumea botere-efektutzat hartzen baditugu, ez dago bion arteko
kontraturako aukerarik, zeren eta horrek “emakume” posizioa duena “gizon” posizioa duenaren
boterera eramatea baitakar. Haiek botere-efektutzat hartzeak bion arteko harremanak familiaren
eremutik politikarenera eramaten ditu. Harremanak eta beraietarako konponbideak familiaren
eremuan azaltzea emakume bakoitza gizon bakoitzaren boterera eramatea da. Harreman horiek
politikaren, demokraziaren eta kontratuaren eremura eramateak, ordea, haiek talde-eskubide
bihurtzen ditu, eta ez banakako eskubide liberalismo utilitaristak definitzen dituen bezala.
Ezberdintasunaren ondorea den emakume bakoitzaren nia “gu emakumeok” bihurtu arte
zabaltzen dena, eta horrek “emakumea” eta “gizona” ukatzen ditu, dibertsitate pertsonalaren
7
kontra borrokatzeko. Ni zabaldu3 subertsibo horretan, subertsio gehigarrirako aukera dago,
botere-efektua den “gizona” ukatu eta sexu-zatiketen kontrako aliantzan iraultzarekin bat egiten
duten gizonek sexismoaren aurkako borrokan parte hartzekoa. Oposizio horretan hondatzen dira
“emakume/gizon” gizarte kategoriak eta berauek posible egiten dituzten egiturazko harremanak.
Pertsonala politikoa da
Ikusi dugunez, kontratu-nozioa oso eztabaidagarria da, eta pertsonok nahi autonomoak
abiapuntu hartuta jarduten dugu. Nahiok berauek gauzatzen saiatzen garen gizarte baldintzen
aurrekoak dira. Balizko bat emakumeok eta gizonek negoziazio-ahalmen bera dugula uste izatea
da. Ezkontza batez ere ekonomikoa den kontratutzakoa da. Are gehiago, lan-kontratuaren
antzekoagoa da emakumeak bere sarrerarik izan ez eta ezkontzean etxekoandrearen estatutua
bereganatzen duenean. Bizilaguna eta enplegatzailea pertsona berarengan nahasten dira. Gauzak
horrelakoak badira, edo emakumearen eta gizonaren artean indarrak orekatzen dira kontratua
egiten dutenean, emakume guztiek beren gizonekiko harremanetako kontratu-baldintzak
negoziatuz, emakumearen eta gizonaren arteko tentsioa eremu politikora lekualdatzen da,
borroka feministaren bitartez.
Erdiko bidea hartu da. Beste alde batetik, gizonari harremanen kontratu-izaera
gogorarazten zaio: emakumeekiko tratu txarrei indarkeriaz erantzuten zaie, eta tratu horiek
bereziki basatiak dira emakumea kontratu-harremanak apurtzen saiatzen denean. Indarkeria hori
tratu txarren emaileak zigortzekoa baino gehiago gizon guztiei emakumeak beraien jabetzakoak
ez direla, beraien haiekiko harremanak joputzakoak barik kontratukoak direla eta, hortaz,
emakumeak kontratua apurtzeko askeak direla oharraraztekoa da. Beste alde batetik, borroka
feministak emakumeen gizarte ezberdintasuna salatzen du eta berau gainditzeko ekintza
positiboko neurriak aldarrikatzen ditu.
3
Ni zabalduaren nozioa George Meadengandik hartu dut.
8
Gizon eta emakumeen arteko harremanen arazoarekiko gizarte erantzunetatik
ondorioztatzen denez, demokrazia eta emakumeen gizarte ezberdintasunak ezin dira bateratu,
ñabardura askorekin baina, “gizon”/”emakume” harremanak negoziatzeko emakumeen taldesail bat falta baita: gizarte mobilizazioak leku hori betetzen du.
Elkarrizketaren beharra
“Emakumeek” eta “gizonek” beren harremanen alkantzua eta haiek ekartzen dituzten
eginbeharrak eta eskubideak araupetu ahal izatea nahi izatea da bi subjektu baliokideren
printzipioa da. Bi subjektuok beren harremanen nondik-norakoak negoziatzeko moduan dira,
beraien indarrak orekatuta daudelako. Baina hori ez da egia. Hori dela eta, ezin dugu ulertu
emakume/gizon harremanak kontratukoak direnik, batak eta besteak akordiorik iristen ez
baitute; izan ere, ezberdintasuna dagoenean, ez dago askatasunik.
Emakume/gizon harremanak ez dira gizarte harremanen eremu zibilekotzat hartu: sexuezberdintasuna dela eta, eremu publikoan kokatuta egon behar dute. Horrek dakarrenez, gizon
eta emakumeen arteko akordioak, haien harremanek izan behar duten erari buruzkoak, ezin dira
banakako emakume eta gizonen artean hartu, kolektiboki baizik. Ez da bi pertsonaren arteko
elkarrizketa, bi talderen arteko elkarrizketa baino, eta entzutea, interpretatzea eta ulertzea
nagusitzen da. Elkarrizketa elkar ulertzeko gogoaren ondorioa da eta hura bata bestearekin ados
egoteko eta xede berberak bilatzeko gaitasunetik sortzen da.
Elkarrizketaren funtsezko eragina ez da gure iritziak bateratu ezin diren puntuetatik
elkarbizitza posible den punturaino aldatzen joatea: are gehiago da. Elkarrizketa dagoen lekuan
iritziak aldatu eta elkarretara hurbiltzen dira pertsonak aldatzen direlako, eta, pertsonengan
aldaketarik gertatzen ez bada, elkarrizketarako gertutasuna gezurrezkoa da. Elkarrizketak
subjektuengan aldaketak eragiten ditu, ulermenaren ondorioz. Ulermen hori batak bestea
hartzeko ahalmena da. Zein da “emakumeen” eta “gizonen” arteko funtsezko ondorioa eszena
politikoan, “emakume” eta “gizon” izakiak desegitea ez bada? Dena den, “gizonezkotasuna” eta
9
“emetasuna” desegiteak ez dakar diferentzia desagertzea, diferentzia azaleratzeko aukera baizik.
Interpretazioa subjektibotasunetik abiatzen da eta esangurak eratxikitzen zaizkie beste
subjektibotasun baten espresioei. Bestea hartzean, beraren subjektibotasun-espresioei buruz
egiten dudan interpretazioagatik, nire diferentzia eraikitzen dut harena esanguratsu egin dudan
neurri berean.
Julia Kristevak “Emakumeen txanda”n adierazi du ezen hirugarren belaunaldi
feminista4 gorpuzten ari dela:
Aldarrikatu edo, akaso, irudikatzen dudan hirugarren belaunaldiarentzat gizon/emakume
dikotomiak, bi izaki arerioren oposizioak, metafisikarekin bat egiten duela dirudi. Zer esan gura du
“nortasun”ak, edo, are, “sexu-nortasun”ak nortasun-nozioa zalantzatan jartzen den leku teoriko eta
zientifikoan? Ez dut kasu gehienetan guztia nahi izatea edo diferentzia desagertzea nahi izatea ebidentziatzen
duen bisexualitaterik adierazi nahi besterik gabe. Lehenik, bi sexuen artean “hil arte borrokatze”aren
desdramatizazioan pentsatzen dut. Haiek adiskidetzearen izenean ez –feminismoak gizarte kontratuaren
menperaezintasuna eta, are, hilgarritasuna agerrarazteko meritua izan du behintzat–, baizik eta haien
indarkeriak norberaren eta sexuen nortasunaren barruan ahalik eta zorrozkeria handienez jarduteko, eta ez
bestearen bazterketan. 203-204 orrialdeak. (azpimarratuta dagoena neuk azpimarratu dut).
Bestearekiko elkarrizketak nortasunaren barruan sexismoarekiko zorrozkeria garatzen
laguntzen du. Urruntzeak, “zuzentasun politiko”aren estetikaren atzean biltzen den borondate
totalitarioak, ebidentzia estaltzen du eta arazoak ezin dira azaleratu, prozesatu ahal baitira. Bide
horretatik, demonioak errazkiago proiektatzea dago, eta, haiekin batera, errealitatearen
erreifikazio geldiarazlea eta erlijio feminista garatzea. Izan ere, ez da bestearen posizioaren
kontra egiten: berau zentsuratzean bistako egitea eragozten da. Eginera sexistekiko zorrozkeria
eta sexismoak lotu dituen subjektuen arteko elkarrizketa dela bide, bakoitzak sexismoari eusteko
egin duen ekarpena azal daiteke. Berau bistan jarrita, prozesu horren bitartez, erabat hondatu
ahal da sexuan edo sexualitatean oinarritutako edozein nortasun. Horrela, feminismoa erlijioaren
eremutik ateratzen da eta politikaren eremura eraman. Bertatik ez zuen inoiz irten behar.
4
Lehenengoa lerroko denboran leku bat bilatu, ulerkera unibertsalistak eraiki eta emakumeen arazoak globalizatzen
dituenaren modura definitu du. Horri arruntki “berdintasunaren feminismoa” deitu zaio. Bigarrenak emakumezko
zehaztasunarekiko interesa du bereizgarri, gorputz-esperientziei lengoaia ematea bilatzen duena. Haren erreferentzia
arrunta “ezberdintasunaren feminismoa” da.
10
Ez da borrokatu behar gizonek etxeko lana berengana dezaten: gure buruari galdetu
behar diogu zergatik maitemintzen garen beren etxekoandre potentzialtzat hartzen gaituzten
izakiez. Gizonei sexualki eraso diezaguten galerazteaz gain, gure buruari sexu-erasoaren aurrean
hain zaurkorrak zergatik garen galdetu behar diogu. Ez dira emakumeenganako tratu txarren
emaileak eta haien hiltzaileak akabatu behar: egoera horiek gertatzea eragotzi behar da. Gainera,
emakumeek beren buruari galdetu behar dute zergatik elkartu nahi duten tratu txarrak eman ahal
dizkieten eta, are, hil ahal dituzten pertsonekin. Zorrozkeriaz borrokatu behar da emakumeek
seme-alaben gainean duten jabetza-sentimenduaren kontra, edo gu baino indar eta ahaltsuagoa
den gizonarekiko desiraren kontra, edo lanean gora egitea lortzeko lehiaketarekin beldurraren
kontra. Era berean, ulertu behar da zergatik ez duten uste gizonek seme-alabak beraienak
bakarrik direnik, edo zergatik nahiago dituzten fisiko eta sozialki txikiagoak diren emakumeak,
edo zergatik ez diren beste gizon batekin lan-promozioa lortzeko lehia bizian aritzearen beldur.
Dugun sexismoarekiko zorrozkeria, hura gure gogoz barik gure partaidetzaz posible
egiten duena, bizitza bera bezain subjektutasun antzekoak eta ezberdinak, bakarrak,
ezegonkorrak eta aldakorrak aktiboki eraikitzeko bidea irekitzen duena da. Zergatik eraman
aldareetara sexu-ezberdintasuna? Zer bertute du definizioan parterik hartu ez duguna izateak?
Zer bertute du izatea aukeratu ez duguna izateak?
11
Kontsultatutako iturriak
Butler, Judith, "Egintza performatiboak eta generoaren eraketa: fenomenologia eta teoria
feministari buruzko saiakera", Debate Feminista, lib.: 18, 1998ko urria.
, Gender Trouble. Feminism and the Subversion of Identity. New York: Routledge, 1990.
Elster, Jon, Uvas amargas. Sobre la subversión de la racionalidad. Bartzelona, Península, 1986.
Fraser, Nancy eta Gordon, Linda, "Kontratua versus karitatea: hiritar zibilen eta hiritar sozialen
arteko harremanei buruzko iritzia", Isegoría, 6 zbk., 1992.
Habermas, Jürgen, Teoría de la acción comunicativa. Tomo I, Racionalidad de la acción y
racionalización social. Madril, Taurus, 1987 (1981).
, La inclusión del otro. Estudios de teoría política. Bartzelona, Paidós, 1999.
Izquierdo, María Jesús, Cuando los amores matan. Cambio y conflicto en las relaciones de edad y
de género. Madril, Libertarias argit., 2000
, Sin vuelta de hoja. Sexismo: Placer, poder y trabajo. Bartzelona, Bellaterra argi., 2001.
, El malestar en la desigualdad. Madril: Cátedra, 1998.
Jónasdóttir, Anna G., El poder del amor. ¿Le importa el sexo a la Democracia?. Madril,
Cátedra, 1993.
Kristeva, Julia, "Emakumeen txanda", Las nuevas enfermedades del alma. Madril, Cátedra,
1995.
Pateman, Carole, El contrato sexual. Bartzelona: Anthropos, 1995.
, “A Comment on Johnson’s Does Capitalism Really Needs Patriarchy?, Women’s Studies
International Forum, vol. 19 nº. 3, 1996.
Marshall, T. H:, "Hiritarrak eta klase soziala": Marshall eta Bottomore, Ciudadanía y clase
social. Madril, Alianza argit., 1998.
12
María Jesús Izquierdoren curriculuma
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Soziologi Saileko irakaslea. Ekonomiako doktorea.
Ikertaldearen koordinatzailea: GESES, Sentiments, Emocions i Societat.
Argitaratutako liburu eta artikulu nagusiak
El malestar en la desigualdad. Madril: Cátedra, 1998. 409 orrialde.
Sin vuelta de hoja. Sexismo: Placer, poder y trabajo. Bartelona, Bellaterra argit., 2001. ISBN:
84-7290-157-2. 118 orrialde.
Cuando los amores matan. Cambio y conflicto en las relaciones de edad y de género. Madril,
Libertarias argit., 2000. ISBN: 84-7954-567-7. 334 orrialde.
"Bikote-harremanetako arrazoia eta sentimendua: Kontratutik elkarrizketara?", Nazioarteko
Biltzarra: Gizonak gizarte ordena berriaren aurrean. EMAKUNDE. Gasteiz, 2002. ISBN
84-87595-81-2. Orr.: 181-201.
“Indarkeriaren ordenak: espeziea, sexua eta generoa”,: Vicenç Fisas (ed.), Indarkeriaren sexua.
Indarkeriaren generoa eta kultura, Bartzelona, Icaria, 1998.
“Subjektibotasuna eraikitzea: gizarte egitura eta eskola”. Lleida: Hezkuntzaren Zientzien
Institutua, 1997.
“Irri, malko eta kolpeen artean. Erasotik maitasuna eskatzera gizon eta emakumeei buruzko
txisteetan”, El Viejo Topo, 113 zbk., 1997ko abendua. (G.E.S.E.S.) Aztertaldea:
Sentimenduak, Emozioak eta Gizartea”. Haren zuzendaria da Mª Jesús Izquierdo.
“Gizarte lotura: Freuden soziologi irakurketa". PAPERS, Soziologi Aldizkaria. 50 zbk., 1996.
165-207 orr. ISSN 0210-2862.
13