2016ko FESTEN PROGRAMA IRUÑA, UZTAILAK 6 – 14 Argitaratzailea Iruñeko Udala Hitzaurrea Iruñeko Peñen Federazioa Kontzeptua eta diseinua Artworks Comunicación Inprimaketa Gráficas Ulzama Lege-gordailua DL / LG NA 671-2014 Sanferminetako kartela Buztintxuri IPko ikasleak Zezen-feriaren kartela Pío Guerendiáin Argazkiak Quim Torrents Hedapena eta Banaketa Iruñeko Udala Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra Descalzos k., 72 31001 Iruña [email protected] www.pamplona.es Nazioarteko interes turistikoko jaiak, 1980az geroztik © Iruñeko Udala. Bar Savoy Arta eraso sexisten kasuetan 112. Sarbidea arta-zerbitzu guztietara: sanitarioak, juridikoak, psikologikoak, polizialak eta abar. Eraso sexistei aurre egiteko kanpainaren Argibidegunea: Gazteluko plazako etxetxoa. Deskargatu Iruña SF mugikorretarako aplikazioa Non dago Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa? Zer ekitaldi dago egun bakoitzean? Karlos III.ean nago, zer dago hemendik hurbil? Zer egin dezaket bi orduren buruan? Zer telefonotara dei dezaket ezer galduz gero? Etengabean aldatzen ari den festa betierekoa joseba asirón alkatearen agurra Orain dela mende bat, 1916an, sanferminak kasik atzerriko bisitaririk gabe ospatu ziren, orduan Europa deboilatzen ari zen gerra zela medio. Eta gainera, polemika handi baten erdian egin ziren, hiriko prentsak zein indar biziek baieztatzen baitzuten festak aldatzen ari zirela, okerragora jotzen, eta sanferminak jada ez zirela “lehen ziren berak”. Asaldaturik esaten zuten ez zirela gutxi sanferminetan hiriburutik alde egitea erabakita zeukaten familiak, festetatik ihesi. Hori guztia, 1916. urtean. Urte hartako festen kartela Juan García de Larak (1875-1936) egin zuen, aurreko urteko kartela ere egina zuen ilustratzaile andaluziarrak. Karteleko gai nagusi gisa, garai hartako manola bat irudikatu zuen, lore-girlanda batez koroatzekotan zegoela antzinate klasikoaren erara jantzirik eta lira baten kontra eratzanda agertzen zen neska bat –ereinotz-koroa bat eskuan hura ere–. Seguru aski, Terpsikore izanen zen, dantzaren, kantu koralaren eta olerkaritza arinaren musa grekoa. Kartel horri esker dakigu festa haiek uztailaren 6tik 18ra ospatu zirela, eta beraietan lau zezenketa, Madrilgo Udalaren Musika Bandaren kontzertuak eta elizkizunak izan zirela, halakoak ere agertzen baitira aipatuta bertan. Aurtengo sanferminen kartela ikastetxe bateko haurrek egin dute, elkarrekin eta guztiek parte hartuta, eta herritarrek aukeratu dute, horiek ere parte hartzeko aukera baliatuta. Aldi berean, prozesu partizipatiboa abiatu da txupinazoa nork jaurti behar duen erabakitzeko, Sanferminetako Mahai Orokorra baliatuta, bertan berrogeita hamar elkarte eta kolektibotik gora ari baitira parte hartzen, hiriarekin eta festekin lotura dutenak. Halaber, Mahai hori osatzen duten herritar-mahaiek –Berdintasun, Programazio, Kale eta Entzierrokoek– zehaztu dituzte sanferminen inguruko gai garrantzitsuenetako batzuk. Zaila da ukatzea gure amonen Iruñean jada esaten zena, hots, festak etengabe ari direla aldatzen eta eboluzionatzen, baina justua da ere aitortzea aldaketa gehienak gizartearen bilakaerak berak dakartzala, eta beraz, onak direla berez, onuragarriak. Horregatik guztiagatik, alkate honek, festa benetan zoriontsuak igaro ditzazuen opatzearekin batera, espresuki nahi du aipatu guztiok –emakume zein gizon– dugun beharra azkenik festak erabateko berdintasunean gozatzeko, eta, hori bai, beti guregurea izan dugun alaitasun amaigabea lagun. Zalantzarik gabe, guzti-guztion erantzukizuna da. Parerik gabeko jaiak Iruñeko peñen federazioaren agurra Ekainaren 7a... amaitu dira eskaileraren mailak, bukatu da atzera-kontua. Gure hiri zaharrak hasia du metamorfosia, desberdin sumatzen zaizkio usaina, soinua, zaporea, desberdin begiratzen du, azalberritzen ari da. Bihotzak inoiz baino indar handiagoz ponpatzen du, eta hori guztia xede bakar batekin: haztea, lehertu arte haztea, harik eta uztailaren 6an berriro erditu arte, halako moldez non bere onena emango duen, bertako seme-alabak planetako izaki zoriontsuenak sentitu gaitezen, eta bisitariak beren bizitzetako une benetan berezi bateko protagonista. Gaitero eta txistulariak, Buruhandien konpartsa, La Pamplonesa, peñak, Struendoa, elektrotxarangak, fanfarreak, trikitilariak, rockeroak, txalapartariak, abesbatzak, pailazoak, titiriteroak eta beste hamaika protagonista –ezagun zein anonimo– eta ekitaldi –ofizial zein ofizioso, antolatu zein inprobisatu, tradizional zein sortu berri– lagun dituela, hiriak bozkarioz gainezka eginen du harresi guztietako zirrikituetan barrena, eta barreiatuko da hiriko txoko eta plazatan zehar, egun eta gauaren une oro harrapatuko dituen katarsi kolektibo, espontaneo eta ikusgarri baten bidez. Gizarte- eta jai-fenomeno honek ez du parekorik mundu zabalean, eta harro gaude horren partaide izateaz, jaia osatzen dugun pertsona eta kolektibo guztion eta bakoitzaren sakon-sakonenetik sortzen baita. Bederatzi egun, 204 ordu, 14.400 minutu, unetxoz beterikoak. Iruindarrok ongi dakigu unetxoak bizitzen, gozatzen eta sentitzen, lagunarterik onenean zein bakarka, irudika daitekeen txaranga-kakofonia itzelenaren barnean zein entzierrilloaren isiltasun ikaragarrian, entzierroaren epikan barneratuta zein eguzki edo ilargipeko askari, bazkari eta afari ondoko giro erlaxatuan... Unetxoak, biziko ditugunak gertukoekin edo ezezagunekin, barre-algaraz zein malko gordetan, pertsona kuttunen bat falta zaigulako unetxo horretan. Bederatzi egun horietan emozioak eta enpatiak irakiteraino egiten dute bor-bor, halako mailan, non, seguru asko, ez da munduan institutu zientifikorik izanen halakorik azaldu dezakeenik... Ezta guk halakorik nahi ere, horixe delako gure jaietako osagarri sekretuetako bat, inoiz galdu behar ez duguna. Iritsi da horretaz guziaz gozatzeko ordua, “XXI. mendeko sanferminak birpentsatzea” irailera arte lozorroan utzita, jaiarekiko eta hiriarekiko dugun konpromisoarekin bat etorrita azkenaldian horrenbeste aipatzen dugun hori, nahiz eta agian asmo inozoa dugun, eta ez dugun kontuan hartzen jaia, neurri batean behintzat bere kasa aldatzen dela, gure beharrik gabe eta trufa eginez gure aktibismo “sanferminzaleaz”. Ordu honetara iritsita, eskertu nahi dugu programa ofizial honek eskaintzen digun aukera, alfonbra zuri-gorria zabaltzeko eta guzti-guztioi gonbit egiteko “parerik gabeko jaiez” gozatzera, guzti-guztionak izan behar duten jai hauetaz, guzti-guztiok garelako jaia, gizon zein emakume. Halako jaiak non errespetatu behar baitira bai hiria bera, bai jai-ekimenak, baita beraietan parte hartzen duten pertsona guzti-guztiak ere, horiek baitira norbaiten ustez “munduko jai-anabasa antolatuena” den honen zimendua. Hala bada, gure jaiak gureak izango dira, beti bezala, eta biziko ditugu –batzuk berriro eta bestetzuk lehenengoz– unetxo ahaztezinak. Kalean elkartuko gara, ordura arte... Mila esker, Iruña! Viva San Fermín! Gora San Fermin! Gora Iruñeko Jaiak! UZTAILAK 6 Txupinazoa asteazkena goizean arratsaldean gaugean 12:00 TXUPINAZOA Udaletxea. Pantaila erraldoien bidez emanen da, Antoniutti parkean, Sarasate pasealekuan, Karlos III.aren etorbidean, Gazteluko plazan eta Foruen plazan. 17:00 ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK Konpartsaren irteera Autobus-geltokitik. 21:45 Zezensuzkoa San Domingo kalea, Udaletxe plaza eta kale Berria. MUSIKA kalean Irteera Udaletxe plazatik eta Sarasate pasealekutik. 13:30 FOLKLORE-JAIALDIA Foruen plaza. Taldeak: Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, Duguna, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri. Dantzak: Eltziegoko dantzak –Pasacalles, la Danza, las Cuatro Calles eta Jota–, Nafarroa Behereko Kabalkada –Bolant dantza, Entresantak, Euskaldunak, Sorginak eta Jauzi– eta Larraindantza. 18:00 HAUEK FESTAK HAUEK! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 21:00ak arte. 18:30 BURTZIEN ZEZENKETA Zezen-plaza. 19:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Vulkano Show orkestra. 20:00 San Ferminen Bezpera Nagusiak San Fermin kapera (San Lorentzo eliza). Bezperak kantaturik: Katedraleko Musika Kaperak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak nazioarteko bezperak interpretatuko dituzte sei hizkuntzatan. Zuzendaria: Kapera maisua. Txotxongiloak Askatasun plaza. Fito, el perro de Gorgorito. Maese Villarejoren txotxongiloak (gaztelaniaz). 21:00 Dantzaldiak Gazteluko plaza. Txistu eta Gaita. Antzerkia kalean Karlos III.aren etorb. Satsuma 3.0. Scura Splats konpainia (Castelló). 23:00 Su artifizialak Ziudadela. Txapeldunetan txapeldun. Diseinugilea: Vicente Caballer Barat. Pirotecnia Piroquiles SL 23:30 Kontzertua Foruen plaza. Fermín Muguruza & New Orleans Basque Orkestra. Cabezafuego & Broken Brothers Brass Band. 02:30ak arte. Dantzaldia Gurutzeko plaza. La Fania Perfect orkestra. 01:30ak arte. Dantzaldia Gazteluko plaza. Vulkano Show orkestra. 02:30ak arte. 24:00 Munduko musikak Antoniutti parkea. Lariba. DJa 02:30ak arte. Musika kalean Irteera Udaletxe plazatik. UZTAILAK 7 san fermin osteguna goizean arratsaldean gaugean 06:45 Dianak Txapitela kaletik eta Zezen-plazatik abiatuta. 17:30 Zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea Udaletxe plazatik Zezenplazaraino. 21:45 Zezensuzkoa San Domingo kalea, Udaletxe plaza eta kale Berria. 07:00 Zaldi-aziendaren feria Agustindarren industrialdea. 15:00ak arte. 08:00 Zezen-entzierroa Festetako lehena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik ((kale Nagusia). 10:00 San Ferminen prozesioa Udalbatzak Kabildoa jasoko du eta San Fermin kaperara abiatuko da. Santuaren ohorezko Meza Nagusia. Iruñeko Artzapezpikua eta Katedraleko Kabildoa buru egongo dira, eta Katedraleko Musika Kapera, Iruñeko Orfeoia eta orkestra arituko dira. 11:30 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 14:00ak arte. 12:00 Musika kalean Irteera Labrit pilotalekutik, Descalzos kaletik eta San Nikolas kaletik. Txotxongiloak Askatasun plaza. Gorgorito en el Oeste. Maese Villarejoren txotxongiloak (gaztelaniaz). 18:00 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 21:00ak arte. Musika kalean Udaletxe plaza. Jota-erronda. 18.30 Zezen-feriaren lehen zezenketa Zezen-plaza. 19:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Nueva Alaska orkestra. 20:30ak arte. Bertsolariak Sarasate pasealekua. Ez da kasualitatea. Bertsolariak: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Nerea Elustondo eta Oihana Bartra. 20:00ak arte. 20:00 Dantzaldia Gurutzeko plaza. Moncayo Band orkestra. 22:00ak arte. Txotxongiloak Askatasun plaza. ¡¡Níjara Nájara!! La Niña Embrujada. La Otra Compañía, Txotxongilo-antzerkia (gaztelaniaz). 21:00 Euskal dantzak Gazteluko plaza. Txistu eta Gaita. Antzerkia kalean Karlos III.aren etorb. Pepsicolen. Pep Callau konpainia (Bartzelona). 23:00 Su artifizialak Ziudadela. Txapeldunetan txapeldun. Diseinugilea: José Manuel Fernández de la Villa. Pirotecnia Pablo SL 23:30 Kontzertua Foruen plaza. Muchachito. Tonino Carotone. 02:30ak arte. Dantzaldia Gurutzeko plaza. Moncayo Band orkestra. 01:30ak arte. Dantzaldia Gazteluko plaza. Nueva Alaska orkestra. 02:30ak arte. 24:00 Munduko musikak Antoniutti parkea. Saritah. DJa 02:30ak arte. Musika kalean Irteera San Nikolas kaletik eta Udaletxe plazatik. UZTAILAK 8 ostirala baionaren eta HIRI SENIDETUEN EGUNA goizean arratsaldean gaugean 06:45 Dianak San Saturnino kaletik eta Zezen-plazatik abiatuta. 17:30 Zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea Udaletxe plazatik Zezenplazaraino. 21:45 Zezensuzkoa San Domingo kalea, Udaletxe plaza eta kale Berria. 08:00 Zezen-entzierroa Festetako bigarrena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (kale Nagusia). 11:30 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 14:00ak arte. 18:00 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 21:00ak arte. Musika kalean Udaletxe plaza. 18:30 Zezen-feriaren bigarren zezenketa Zezen-plaza. 12:00 Musika kalean Irteera Labrit pilotalekutik, Udaletxe plazatik eta Karlos III. aren etorbidetik. 19:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Miami Show orkestra. 20:30ak arte. Txotxongiloak Askatasun plaza. Gorgorito en China. Maese Villarejoren txotxongiloak (gaztelaniaz). Dantzak Sarasate pasealekua. Luzaideko bolantak. 20:00ak arte. Jota-errezitaldia Sarasate pasealekua. Voces Riberas eta jotari berriak. Alex del Moral (Atarrabia) eta Diana Laínez (Corella). Herri-kirolak Foruen plaza. Nafarroako Trontzalarien Txapelketa (1. kategoria). Nafarroako Trontzalarien Txapelketa (emakumeak). Aizkora-erakustaldia (kanaenborra eta zutikako ebaketa). Trontza-proba (abiaduraz). 12:30 Kontzertua Compañia plaza. Big Band abesbatza. Iruñeko Ganbera Abesbatza eta Gasteiz Big Band. 13:00 Musika-bandak Gurutzeko plaza. Harmonie Bayonnaise. 20:00 Dantzaldia Gurutzeko plaza. Conexión orkestra. 22:00ak arte. Txotxongiloak Askatasun plaza. Ipuin magikoak. Bihar Taldea (euskaraz). 21:00 Euskal dantzak Gazteluko plaza. Txistu eta Gaita. Antzerkia kalean Karlos III.aren etorb. Pertsonaia mitologikoak. Orritz-Iskide konpainia (Nafarroa). 23:00 Su artifizialak Ziudadela. Txapeldunetan txapeldun. Diseinugilea: Claudio Parente. Parente Fireworks Group SRL su-etxea. 23:30 Kontzertua Foruen plaza. Willis Drummond. Los Jambos. 02:30ak arte. Dantzaldia Gurutzeko plaza. Conexión orkestra. 01:30ak arte. Dantzaldia Gazteluko plaza. Miami Show orkestra. 02:30ak arte. 24:00 Munduko musikak Antoniutti parkea. Cuban Beats All Stars. DJa 02:30ak arte. Musika kalean Irteera Estafeta kaletik. UZTAILAK 9 larunbata goizean arratsaldean gaugean 06:45 Dianak Kale Berritik eta Zezen-plazatik abiatuta. 17:30 Zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea Udaletxe plazatik Zezenplazaraino. 21:45 Zezensuzkoa San Domingo kalea, Udaletxe plaza eta kale Berria. 08:00 Zezen-entzierroa Festetako hirugarrena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (kale Nagusia). 11:30 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 14:00ak arte. 12:00 Musika kalean Udaletxe plazatik eta Descalzos kaletik abiatuta. Txotxongiloak Carolino printzesaren bahiketan. Bihar Taldea (euskaraz). Jota-errezitaldia Sarasate pasealekua. Raíces Navarras eta jotari berriak Rubén Garde (Atarrabia) eta Eneko Barbace Sádaba (Burlata). Herri-kirolak Foruen plaza. Nafarroako Harri-jasotzaileen Txapelketa. Nafarroako Txinga-Erute Txapelketa. Nafarroako Zama-jasotzaileen Txapelketa. 13:00 Musika-bandak Gurutzeko plaza. Ablitaseko Musika taldea. 18:00 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 21:00ak arte. Musika kalean Txapitela kalea. Jota-erronda. 18.30 Zezen-feriaren hirugarren zezenketa Zezen-plaza. 19:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Diamante Show Band orkestra. 20:30ak arte. Haurrendako dantzaldia Sarasate pasealekua. Dantzateke. Zirika Zirkus konpainia. Ele bietan (euskaraz / gaztelaniaz). 20:00 Dantzaldia Gurutzeko plaza. Verona orkestra. 22:00ak arte. Txotxongiloak Askatasun plaza. Sinforosa, la princesa envidiosa. Maese Villarejoren txotxongiloak (gaztelaniaz). 21:00 Euskal dantzak Gazteluko plaza. Txistu eta Gaita. Antzerkia kalean Karlos III.aren etorb. Lanza ilusiones 5.0. Brotons Cabalgatas konpainia (Cádiz). Jazzfermin Compañia plaza. Hutsun Txalaparta & Javier López Jaso. Marcelo Escrich hirukotea. 23:00 Su artifizialak Ziudadela. Txapeldunetan txapeldun. Diseinugilea: Eva Doespiritusanto Fernández. Xaraiva SL su-etxea. 23:30 Kontzertua Foruen plaza. Arianna Puello. La Basu. La Chula Potra. 02:30ak arte. Dantzaldia Gurutzeko plaza. Verona orkestra. 01:30ak arte. Dantzaldia Gazteluko plaza. Diamante Show Band orkestra. 02:30ak arte. 24:00 Munduko musikak Antoniutti parkea. Danbakhana Afrofusión. DJa 02:30ak arte. Jazzfermin Compañia plaza. King Solomon Hicks. UZTAILAK 10 igandea goizean arratsaldean gaugean 06:45 Dianak Merkatuko kaletik eta Zezen-plazatik abiatuta. 17:30 Zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea Udaletxe plazatik Zezenplazaraino. 21:45 Zezensuzkoa San Domingo kalea, Udaletxe plaza eta kale Berria. 08:00 Zezen-entzierroa Festetako laugarrena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Autobus-geltokitik. 11:00 Jauzien jaia Gazteluko plaza. 11:30 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 14:00ak arte. 12:00 Musika kalean Irteera Autobus-geltoki zaharretik eta San Nikolas kaletik. Txotxongiloak Askatasun plaza. Carolino, la princesa y la cabeza del dragón. Bihar Taldea (gaztelaniaz). Jota-errezitaldia Sarasate pasealekua. Acordes Navarros eta jotari berriak Carla Gárate Argaiz (Arguedas) eta Mónica Goñi Setas (Arguedas). Herri-kirolak Foruen plaza. Nafarroako Aizkolarien binakako Txapelketa. Nafarroako Gurdi-jasotzaileen Txapelketa. Harri-jasotze erakustaldia. 13:00 Musika-bandak Gurutzeko plaza. Valtierrako Musika Banda. Txistularien Alardea San Jose plaza. Txistularien 57. alarde-kontzertua. Kresalaren hotsak. 18:00 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 21:00ak arte. Musika kalean Udaletxe plaza. Jota-erronda. 18:30 Zezen-feriaren laugarren zezenketa Zezen-plaza. 19:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Nueva Era orkestra. 20:30ak arte. Dantza Sarasate pasealekua. Fustiñanako Paloteadoa. 20:00ak arte. 20:00 Dantzaldia Gurutzeko plaza. Oceanic orkestra. 22:00ak arte. Txotxongiloak Askatasun plaza. Gorgorito en el fondo del mar. Maese Villarejoren txotxongiloak (gaztelaniaz). 21:00 Euskal dantzak Gazteluko plaza. Txistu eta Gaita. Antzerkia kalean Karlos III.aren etorb. Bichos. Brotons Cabalgatas konpainia (Cádiz). Jazzfermin Compañia plaza. Andoni Arcilla Laukotea. 23:00 Su artifizialak Ziudadela. Txapeldunetan txapeldun. Diseinugilea: José Luis Giménez Clemente. Pirotecnia Vulcano SL 23:30 Kontzertua Foruen plaza. Duncan Dhu. Belize. 02:30ak arte. Dantzaldia Gurutzeko plaza. Oceanic orkestra. 01:30ak arte. Dantzaldia Gazteluko plaza. Nueva Era orkestra. 02:30ak arte. 24:00 Munduko musikak Antoniutti parkea. Rarefolk. DJa 02:30ak arte. Jazzfermin Compañia plaza. Mikel Andueza Seikotea. Musika kalean Irteera kale Nagusitik. UZTAILAK 11 astelehena Haurren EGUNA goizean arratsaldean gaugean 06:45 Dianak Kale Berritik eta Zezen-plazatik abiatuta. 17:30 Zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea Udaletxe plazatik Zezenplazaraino. 21:45 Zezensuzkoa San Domingo kalea, Udaletxe plaza eta kale Berria. 08:00 Zezen-entzierroa Festetako bosgarrena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Autobus-geltokitik. 11:00 Haurren lore-eskaintza San Fermini Aduanako zokoa. 12:00 Haurren Dantza Jaialdia Gazteluko plaza. Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 14:00ak arte. Musika kalean San Domingo kalea, Descalzos kalea eta San Frantzisko plaza. Txotxongiloak Askatasun plaza. Gorgorito y los indios Machakao. Maese Villarejoren txotxongiloak (gaztelaniaz). Jota-errezitaldia Sarasate pasealekua. Alegría Ribera eta jotari berriak Iker Gay (Zarrakaztelu) eta Lucía Ortega (Mélida). Herri-kirolak Foruen plaza. Nafarroako Aizkolarien Txapelketa (3. kategoria). Nafarroako Trontzalarien Txapelketa (kadeteak). Proba Konbinatuen erakustaldia (kimuak). 13:00 Musika-bandak Gurutzeko plaza. Fustiñanako banda. 18:00 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 21:00ak arte. 18:30 Zezen-feriaren bosgarren zezenketa Zezen-plaza. 19:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. La Tarantella orkestra. 20:30ak arte. Haurrendako antzerki musikala Sarasate pasealekua. Sardiña freskue. Eidabe konpainia (euskaraz). 23:00 Su artifizialak Ziudadela. Txapeldunetan txapeldun. Diseinugilea: Miguel Pérez Nivela. Pirotecnia Zaragozana SA 23:30 Kontzertua Foruen plaza. Asian Dub Foundation. Benation. 02:30ak arte. Dantzaldia Gurutzeko plaza. Niágara orkestra. 01:30ak arte. Dantzaldia Gazteluko plaza. La Tarantella orkestra. 02:30ak arte. 20:00 Dantzaldia Gurutzeko plaza. Niágara orkestra. 22:00ak arte. 24:00 Munduko musikak Antoniutti parkea. Dr. Maha’s Miracle Tonic. DJa 02:30ak arte. Txotxongiloak Askatasun plaza. Cuenta conmigo. Rosa Martínez & Lagunak konpainia (gaztelaniaz). Jazzfermin Compañia plaza. Spyro Gyra. 21:00 Euskal dantzak Gazteluko plaza. Txistu eta Gaita. Antzerkia kalean Karlos III.aren etorb. Menuda banda parranda. Almozandia konpainia (Zaragoza). Jazzfermin Compañia plaza. Ulrich Calvo laukotea. UZTAILAK 12 asteartea Zaharren eguna goizean arratsaldean gaugean 06:45 Dianak Calceteros kaletik eta Zezen-plazatik abiatuta. 17:30 Zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea Udaletxe plazatik Zezenplazaraino. 21:45 Zezensuzkoa San Domingo kalea, Udaletxe plaza eta kale Berria. 08:00 Zezen-entzierroa Festetako seigarrena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (kale Nagusia). 10:45 Zaharrendako meza San Fermin kapera. 11:30 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 14:00ak arte. 12.00 Zaharren eguneko kontzertu berezia Sarasate pasealekua. Yoar eta Jus la Rocha errondailak. Txotxongiloak Askatasun plaza. Hiru lumak. Rosa Martínez & Lagunak konpainia (euskaraz). Herri-kirolak Foruen plaza. Nafarroako Ingude-jasotzaileen Txapelketa. Motozerralarien XVIII. San Fermin Saria. Harrijasotze-erakustaldia. Musika kalean Descalzos kaletik abiatuta. 13:00 Musika-bandak Gurutzeko plaza. Oibarko Banda. 18:00 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 21:00ak arte. 18.30 Zezen-feriaren seigarren zezenketa Zezen-plaza. 19:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. London orkestra. 20:30ak arte. Bertsolariak Sarasate pasealekua. Bertso jaialdia. Bertsolariak: Amets Arzallus, Ander Fuentes “Itturri”, Maialen Lujanbio eta Eneko Lazkoz. 20:00ak arte. 20:00 Txotxongiloak Askatasun plaza. Las tres plumas. Rosa Martínez & Lagunak konpainia (gaztelaniaz). 20:30 Musika-emanaldia Gurutzeko plaza. Los Diablos. 22:00ak arte. 21:00 Euskal dantzak Gazteluko plaza. Txistu eta Gaita. Antzerkia kalean Karlos III.aren etorb. Barroco Roll. Azar teatro konpainia (Valladolid). Jazzfermin Compañia plaza. Kontxi Lorente hirukotea. 23:00 Su artifizialak Ziudadela. Txapeldunetan txapeldun. Diseinugilea: Miguel Ángel Tomás Ortí. Pirotecnia Tomás SL 23:30 Kontzertua Foruen plaza. Sidonie. Baobabs Will Destroy Your Planet. 02:30ak arte. Dantzaldia Gurutzeko plaza. Euro orkestra. 01:30ak arte. Dantzaldia Gazteluko plaza. London orkestra. 02:30ak arte. 24:00 Munduko musikak Antoniutti parkea. Spyrow. DJa 02:30ak arte. Jazzfermin Compañia plaza. Chano Dominguez – Javier Colina- Guillermo McGill. Musika kalean San Gregorio kaletik abiatuta. UZTAILAK 13 asteazkena goizean arratsaldean gaugean 06:45 Dianak Txapitela kaletik eta Zezen-plazatik abiatuta. 17:30 Zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea Udaletxe plazatik Zezenplazaraino. 21:45 Zezensuzkoa San Domingo kalea, Udaletxe plaza eta kale Berria. 08:00 Zezen-entzierroa Festetako zazpigarrena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (kale Nagusia). 11:30 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 14:00ak arte. 12:00 Musika kalean Irteera Udaletxe plazatik eta Descalzos kaletik. Txotxongiloak Askatasun plaza. Urrezko pipiten lapurreta. Bagabiga antzerki-taldea (euskaraz). Jota-errezitaldia Sarasate pasealekua. Irabia Jota Eskola eta Luis Les Les jotari beteranoa (Arguedas). Herri-kirolak Foruen plaza. Sokatirako San Fermin 4 x 4 Txapelketa mistoa. Emakume aizkolarien erakustaldia. Kañamares anaien erakustaldia (taulak egitea eta enborrak aitzurraz moztea). 13:00 Musika-bandak Gurutzeko plaza. Valentziar Erkidegoaren Etxeko Banda Sinfonikoa. 18:00 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 21:00ak arte. Musika kalean Karlos III.aren etorb. Jota-erronda. 18:30 Zezen-feriaren zazpigarren zezenketa Zezen-plaza. 19:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Jamaica orkestra. 20:30ak arte. Dantza Sarasate pasealekua. Iruña Taldea. 20:00ak arte. 20:00 Dantzaldia Gurutzeko plaza. Azar orkestra. 22:00ak arte. Txotxongiloak Askatasun plaza. Las aventuras y desventuras de Bicho Feo y Cosa Rara. Bagabiga antzerki-taldea (gaztelaniaz). 21:00 Euskal dantzak Gazteluko plaza. Txistu eta Gaita. Antzerkia kalean Karlos III.aren etorb. Nómadas. Kanbahiota konpainia (Madril). 23:00 Su artifizialak Ziudadela. Txapeldunetan txapeldun. Diseinugilea: Leopoldo Ferrández Peñalver. Fuegos Artificiales Hermanos Ferrández su-etxea. 23:30 Kontzertua Foruen plaza. Delorean. Niña Coyote eta Chico Tornado. Tremenda Trementina. 02:30ak arte. Dantzaldia Gurutzeko plaza. Azar orkestra. 01:30ak arte. Dantzaldia Gazteluko plaza. Jamaica orkestra. 02:30ak arte. 24:00 Munduko musikak Antoniutti parkea. Kalakan. DJa 02:30ak arte. UZTAILAK 14 Gaixoa ni osteguna goizean arratsaldean gaugean 06:45 Dianak Merkatuko kaletik eta Zezen-plazatik abiatuta. 17:30 Zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea Udaletxe plazatik Zezenplazaraino. 21:45 Zezensuzkoa San Domingo kalea, Udaletxe plaza eta kale Berria. 08:00 Zezen-entzierroa Zortzigarrena, festetako azkena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren azken irteera Ezpeletaren jauregitik (kale Nagusia). 10:45 San Ferminen Zortziurrena Udaletxe plaza. Udalbatza San Lorentzo parrokiara joanen da, elizkizunean parte hartzera. Bertan Katedraleko Musika Kapera eta Ganbera-Orkestra arituko dira 18:00 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 21:00ak arte. Musika kalean Udaletxe plaza. Jota-erronda. 18:30 Zezen-feriaren zortzigarren zezenketa, festetako azkena Zezen-plaza. 19:00 Dantza Sarasate pasealekua. Aiko. 11:30 Hauek festak hauek! Askatasun plaza. Haurrendako jarduerak. 14:00ak arte. 20:00 Dantzaldia Gurutzeko plaza. Elegancia Mexicana orkestra. 22:00ak arte. 12:00 Musika kalean Irteera Karlos III.aren etorbidetik. Txotxongiloak Askatasun plaza. Etxe sorginduaren misterioa. Bagabiga antzerki-taldea (euskaraz). Txotxongiloak Askatasun plaza. La flor de la esperanza. Bagabiga antzerki-taldea (gaztelaniaz). Jota-errezitaldia Sarasate pasealekua. La Ribera Canta eta jotari berriak Oihane Salvatierra (Fustiñana) eta Maialen Salvatierra (Fustiñana). Herri-kirolak Foruen plaza. Zama-jaurtitzaileen erakustaldia. Motozerralarien erakustaldia (zurezko irudiak). 13:00 Musika-bandak Gurutzeko plaza. Los Txaparreros Añorbeko Banda. Agurra Erraldoi eta Buruhandien Konpartsari Udaletxe plaza. 21:00 Euskal dantzak Gazteluko plaza. Txistu eta Gaita. 22:00 Musika kalean Irteera San Frantzisko plazatik, eta bukaera Gazteluko plazan. 23:00 Su artifizialak Ziudadela. Txapeldunetan txapeldun. Diseinugilea: Carlos Caballer Roselló. Hermanos Caballer Pirotécnicos SL su-etxea. 24:00 Gaixoa ni Udaletxe plaza. Zezen feria 2016 Uztailak 5 - 14 UZTAILAK 5 / asteartea UZTAILAK 7 / osteguna UZTAILAK 9 / larunbata Sei zezenko. Sei zezen. Sei zezen. GANADUTEGIA GANADUTEGIA GANADUTEGIA 20:00 El Parralejo. Zufre (Huelva). 18:30 Fuente Ymbro. San José del Valle (Cádiz). DIBISA Horixka eta berdea. 18:30 José Escolar Gil jauna. Lanzahíta (Ávila). dibisa DIBISA Berdea. SEINALEA Zuria eta gorria. SEINALEA Piku-hostoa ezkerreko belarrian, eta eskuineko belarria osorik. SEINALEA NOBILLEROAK TOREATZAILEAK Francisco Marco, Juan Bautista eta Alberto Aguilar. UZTAILAK 8 / ostirala UZTAILAK 10 / igandea Sei zezen. Sei zezen. GANADUTEGIA GANADUTEGIA DIBISA DIBISA SEINALEA SEINALEA TOREATZAILEAK TOREATZAILEAK Javier Marín, Luis David Adame eta Andy Younes. Lantzapunta bi belarrietan. Miguel Abellán, Paco Ureña eta Roca Rey. Urtxulua, bi belarrietan. TOREATZAILEAK UZTAILAK 6 / asteazkena 18:30 Sei zezen, adar kamustudunak. 18:30 GANADUTEGIA El Capea. San Pelayo de la Guareña (Salamanca). DIBISA zuri, gorrimin eta horia. SEINALEA akatsa bi belarrien behealdean. Hros. de Cebada Gago. Medina Sidonia (Cádiz). Gorri eta berdea. Uztaia bi belarrietan. 18:30 Pedraza de Yeltes. Castraz de Yeltes (Salamanca). Zuri eta berdea. garranga bi belarrietan. BURTZIKARIAK Pablo H. de Mendoza, Leonardo Hernández eta Roberto Armendáriz. Eugenio De Mora, Pepe Moral eta Javier Jiménez. Curro Díaz, Iván Fadiño eta Juan del Álamo. UZTAILAK 11 / astelehena UZTAILAK 13 / asteazkena Sei zezen. Sei zezen. GANADUTEGIA GANADUTEGIA 18:30 Jandilla. Mérida (Badajoz). 18:30 Núñez del Cuvillo. Vejer de la Frontera (Cádiz). DIBISA Urdina. DIBISA Zuria, berdea eta gorria. SEINALEA Urtxulua, bi belarrietan. TOREATZAILEAK Diego Urdiales, Alejandro Talavante eta López Simón. SEINALEA Laurdendua, eskuineko belarrian eta laiategia, ezkerrekoan. TOREATZAILEAK Sebastián Castella, Miguel Ángel Perera eta Roca Rey. UZTAILAK 12 / asteartea 18:30 Sei zezen. UZTAILAK 14 / osteguna 18:30 Sei zezen. GANADUTEGIA GANADUTEGIA Victoriano del Río Cortés jauna. Guadalix de la Sierra (Madril). DIBISA Beltza eta horia. Miura. Lora del Río (Sevilla). DIBISA Berdea eta gorrimina. SEINALEA Akatsa bi belarrietan. Garranga eta akatsa ezkerreko belarrian, eta eskuinekoa, kolpez kamustuta. TOREATZAILEAK TOREATZAILEAK SEINALEA Juan José Padilla, El Juli eta López Simón. Rafaelillo, E. Dávila Miura eta Manuel Escribano. ENTZIERROAN KORRIKA EGITEKO oharrak ENTZIERROAREN IBILBIDEA San Domingo kalea, Udaletxe plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefónica, Kailejoia eta Zezen-plaza. ARRISKUA Entzierroa esperientzia paregabea da ikusleendako eta, areago, zezenen aitzinetik korrika egiten dutenendako. Arriskua eta gaitasun fisikoa dira ikuskizun honen ezaugarri nagusiak. INFORMAZIOA Entzierroan korrika egin nahi eta eskarmentu gutxi duten korrikalariek lasterketa arriskutsu honen ezaugarrien berri jakin behar dute. Halaber, beren eta aldamenekoen segurtasunaren alde hartu beharreko babes-neurriak ere ezagutu behar dituzte. PRESTAKUNTZA FISIKOA Entzierroan ezin du edozeinek parte hartu: beharrezkoak dira sosegua, erreflexuak eta prestaketa fisiko ezin hobea. Inork ez du parte hartu behar baldintza horiek bete ezean. Izan ere, arriskua handia da. ADINEZ NAGUSI 18 urtetik beherakoek debeku dute korrika egitea. EKIPAMENDU EGOKIA Aurrera zuzen egin behar da korrika, zezenen eta beste korrikalarien aitzin gurutzatu edo gelditu gabe. Ezinbestekoa da, norbere segurtasunaren hobe beharrez, jantzi eta oinetako egokiak eramatea. EZ UKITU TRABARIK GABE AURREIKUSI NONDIK IRTEN Lasterka oztopo izan daitekeen objekturik gabe egin behar da, hots, bizkar-zorro, kamera, telefono mugikor eta halakorik gabe. MUGAORDUA Korrikalariek goizeko 07:30ak baino lehenago sartu behar dute ibilbidera. Eta uztailaren 7an, larunbatean eta igandean, 07:15a baino lehen. UDALTZAINGOA Entzierroan korrika egin nahi dutenek egon beharko dute Tokiko Poliziak osatutako hesiek mugatzen dituzten tarteetan, eta zehatzmehatz bete beharko dituzte udaltzainen aginduak, parte-hartzaile guztien segurtasunaren hobe beharrez. TARTE BAT Ezinezkoa da entzierroaren bide osoa egitea; lasterkariek zein tarte jo egokiago eta hori hautatu behar dute bertan korrika egiteko. AURRERA ZUZEN BAZTERRAK ETA ATARIAK Debeku da, ezen hagitz arriskutsua baita, zezenak irten aitzinetik ibilbideko bazter, zoko, atari edo establezimenduetan babestea. Zezenei ez zaie inon eta inolaz ere deitu behar, ezta haien arreta bereganatu eta haiek ukitu ere. Korrikalariek aurrez erabaki behar dute non atera entzierrotik, eta ibilbidearen alboetatik egin behar dute. Ez dute supituki gelditu behar, ezta hesi, atari edo antzeko batean geratu ere, ezen, hala egiten badute, lasterketa bera eta beste korrikalariek babesa hartzeko aukera oztopatuko baitituzte. HONDARRA LIBRE UTZI Zezen-plazara sartu ahala, korrikalariek ahal den azkarren hartuko dute babesa hesiaren atzean, eta hesia libre utziko diete atzetik datozenei. Ez diete zezenei deituko, eta ez dira geldituko plazako hondarrean, unaiek eta kapadunek beren lana egin ahal izan dezaten. Erraldoiak eta Buruhandiak Uztailak 6 / asteazkena Uztailak 7 / osteguna Uztailak 8 / ostirala Ibilbidea: Bake plaza, Yanguas y Miranda, Gartzia Ximenez, San Ignazio, Sarasate, García Castañón, Arrieta, Karlos III.a, Gazteluko plaza, Sarasate, Taconera, Aduanako zokoa, Nagusia, Errekoleten kalea, O-ko Andre Maria plaza, Sanduandia, San Lorentzo eta kale Nagusia. Ibilbidea Ezpeletaren jauregian amaituko da. Ibilbidea: Kale Nagusia, San Saturnino eta Udaletxe plaza. Bertatik Konpartsak Udalbatza lagunduko du Mercaderes eta Curia kaleetan barna, Kabildoaren bila, Katedraleraino. Itzulera: Curia eta Mercaderes kaleetan, Udaletxe plazan, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna. San Lorentzo elizara iritsi eta bertatik abiatuko da San Ferminen prozesioa, Taconera, San Anton, Zapatería eta Calceteros kaleetan, Udaletxe plazan, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna (atsedenaldia). Ibilbidea: Kale Nagusia, San Saturnino, Udaletxe plaza, Mercaderes, Mañueta, Jauregiko Aldapako kalea, Maiatzaren Biaren kalea, Carmen, Navarrería eta San Jose plaza (atsedenaldia). Autobus-geltokia 17:00 Ezpeletaren jauregia 09:30 Elizkizunak amaitutakoan, Kabildoa eta Udalbatza lagunduko ditu Katedraleraino kale hauetan barna: Kale Nagusia, San Saturnino, Udaletxe plaza, Mercaderes eta Curia kalea. Katedralera iristean, Konpartsak bertako atarian dantzatuko du. Udalbatza Curia eta Mercaderes kaleetan eta Udaletxe plazan barna itzuliko da Udaletxera. Gero, Konpartsa Ezpeletaren jauregirantz abiatuko da San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna. Ezpeletaren jauregia 09:30 Jarraipena, hauetan barna: Curia, Calderería, Xabier jaitsiera, Estafeta, Mercaderes, Calceteros, Udaletxe plaza, kale Berria, San Frantzisko plaza, Eslava eta Kale Nagusia (Ezpeletaren Jauregia). Uztailak 9 / larunbata Ezpeletaren jauregia 09:30 Ibilbidea: kale Nagusia, Eslava, San Frantzisko plaza, Kontseiluko plaza, Zapatería, Pozo Blanco, Comedias, Sarasate, Gazteluko plaza, Karlos III.a, Ahumada Dukearen kalea, Estafeta, Telleria, San Agustin, Joan Labritekoaren kalea eta Andre Maria Erreginaren plaza (atsedenaldia). Jarraipena hauetan barna: Merced, Xabier jaitsiera, San Agustin, Telleria, Estafeta, Amaia, Orreaga, Gartzia Ximenez, Tutera, Oliveto Kondearen etorb. eta Bake plaza (Autobusgeltokia). Uztailak 10 / igandea Uztailak 12 / asteartea Uztailak 14 / osteguna Ibilbidea: Bake plaza, Oliveto kondearen etorb., Tutera, Zaragozako etorb., Leire, Bergamín, Arrieta, Amaia, Leire eta Aralar ( atsedenaldia Eskolapioetan). Ibilbidea: kale Nagusia, Jarauta, San Lorentzo, San Frantzisko kalea eta San Frantzzisko plaza (atsedenaldia). Ibilbidea: kale Nagusia, San Frantzisko, Eslava Jarauta, San Saturnino eta Udaletxe plaza. Hortik abiatuta, Konpartsak Udalbatza lagunduko du San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna, San Lorentzo elizaraino. Han, San Ferminen Zortziurrena eginen dute. Autobus-geltokia 09:30 Ezpeletaren jauregia 09:30 Jarraipena hauetan barna: Aralar, Teobaldoen kalea, Erriberri, San Fermin, Bergamín, Galizia etorb., Tafalla, Zangoza, San Fermin, Galizia etorb. eta Foruen plaza (Autobusgeltokia). Jarraipena hauetan barna: Ansoleaga, Udaletxe plaza, Mercaderes, Estafeta, Ahumada Dukearen kalea, Karlos III.a, Gazteluko plaza, Sarasate, San Migel, San Frantzisko plaza, Eslava eta kale Nagusia (Ezpeletaren jauregia). Uztailak 11 / astelehena Uztailak 13 / asteazkena Ibilbidea: Foruen plaza, Gaztelugibela, Erruki Etxea, Foruen plaza, Yanguas y Miranda, Bake plaza, Yanguas y Miranda, Taconera, Aduanako zokoa eta Errekoleten plaza (atsedenaldia). Ibilbidea: kale Nagusia, Eslava, San Frantzisko plaza, San Migel, San Gregorio, Ziudadela kalea, Aduanako zokoa, kale Nagusia, Errekoleten plaza, O-ko Andre Maria plaza, Sanduandia eta Descalzos (atsedenaldia). Autobus-geltokia 09:30 Jarraipena hauetan barna: kale Nagusia, San Lorentzo, Jarauta, Eslava, kale Nagusia, San Saturnino, Udaletxe plaza, Mercaderes, Txapitela, Gazteluko plaza, Sarasate pasealekua, Comedias, San Nikolas, San Migel, Zapatería, Kontseiluko plaza, San Frantzisko plaza, Eslava, kale Nagusia (Ezpeletaren jauregia). Ezpeletaren jauregia 09:30 Descalzos, Eslava, Jarauta, Santa Ana plaza, Jarauta, San Saturnino, Udaletxe plaza, Mercaderes, Calceteros, Udaletxe plaza, kale Berria, San Frantzisko plaza, Eslava eta kale Nagusia (Ezpeletaren jauregia). Ezpeletaren jauregia 09:30 Atsedenaldia, kale Nagusian. Ondoren, Konpartsak Udalbatza lagunduko du Kale Nagusian eta San Saturnino kalean barna, Udaletxeraino. Dantzak, Udalbatzaren eta Hiriaren ohoretan. Gero, Konpartsak Mercaderes, Txapitela eta Calceteros kaleetan barna jarraituko du eta Udaletxe plazara itzuliko da. Bertan, Konpartsak eta Iruñeko haurrek ADIOA eginen diote elkarri. Beste gune batzuk Kondestablearen jauregia versus argazki-erakusketa Cristina Nuñez Baquedano, Clemente Bernad, Maite Hernández Mateo, Daniel Ochoa de Olza. San Fermin 2016 lehiaketaren 24 kartel finalisten erakusketa Datak: uztailak 9, 10, 11, 12 eta 13. Ordutegia: 11:00 – 14:00. Gayarre Antzokia La Jaula de Grillos Konpainia: Saga Producciones. Datak: uztailak 8 (ostirala) – 12 (astertea). Ordutegia: 21:00. Prezioak: 25 € (aretoa), 20 € (palkoa), 15 € (anfiteatroa). Baluarte Iba en serio Musika-ikuskizuna: Jorge Javier Vázquez eta Kiti Mánver. Datak: uztailak 9 eta 10. Ordutegia: 21:00. Prezioa: 36 € Mellizos. Por humor al arte Umore-ikuskizuna: Bertín Osborne eta Paco Arévalo. Datak: uztailak 11 eta 12. Ordutegia: 21:00. Prezioa: 32 € SUAK BALUARTETIK Datak: uztailak 6 – 14. Ordutegia: 22:00 – 01:00. Prezioak: 18 € (edari bat eta DJ musika barne). 15 €, hogei lagunetik gorako taldeentzat. Sarrerak: Baluarteko leihatilan. San Fermin jaialdia Kantu zaharren bazkaria. Data: uztailak 8. Ordutegia: 14:00 h. Musika kalean San Lorentzoko danzanteen kofradia. Hauspo-K akordeoi-bikotea. Bravo Maisuaren Herri Banda. Gracia Navarra Jota akademia eta eskola. Los Pamplonicas Jota eskola. Fustiñanako Jota eskola. ‘Buñuel Canta’ Jota Eskola elkartea. Luis Les Les Arguedasko Jota eskola. Ortzadar Kultur elkartea. Fanfarrea. Ardanbera Fanfarrea. Gauerdi Txaranga elkartea. Txaranga Jarauta 69 elkartea. Galtzagorri Txaranga. Ziripot Txaranga. Ortzadar Txistularien Kultur elkartea. Lagaz Tolosako Txistulari taldea. Iruñeko Gaita Akademia elkartea. Baigorriko Txistularien Kultur elkartea. San Lorentzoko Gaitarien elkartea. Iruñeko Gaitari Dultzaineroen elkartea Txantreako Gaitariak elkartea. Donibaneko Gaitariak. Elizaga gaitariak. Donibaneko Eskolako Gaitariak. Fraile anai-arrebak Gaitariak. Eskortak BISITA ESKORTETARA Datak: uztailak 4 – 11. Ordutegiak: 11:00 – 13:15 eta 16:30 – 20:30. Precioak: 3,00 € helduentzat. 12 urtetik beherakoak, helduren batek lagunduta, doan. Nuevo Casino Principal ESPARTINEN DANTZALDIA Datak: uztailak 7 – 14. Ordutegia: 08:30 – 09:45. Sartzeko, gonbidapena behar da. Esku pilota profesionaleko XLII. San Fermin Txapelketa. San Fermin 4 ½-ko Txapelketaren finala Data: uztailak 7. Ordutegia: 11:30. pilota partidak Datak eta ordutegiak: uztailak 7 eta 8 (22:15), uztailak 9 (17:30), uztailak 10 (17:00), uztailak 11, 12 eta 13 (22:15) eta uztailak 14 (17:00). San Fermin 2016 erremonte txapelketa Data: uztailak 13. Ordutegia: 16:30. san fermin pala txapelketa Datak: uztailak 8, 9 eta 10. Ordutegia: 11:30. Udal-argibideak 010 eta 948 420 100 www.pamplona.es larrialdiak 112 Tren txikiak Labrit pilotalekua telefonoak Askatasun plazako haurparkearen eta Merindadeen plazaren artean. Egunak eta orduak: uztailak 6 (18:00 – 21:00). Uztailak 7 – 14 (11:30 – 14:00 eta 18:00 – 21:00). arta eraso sexisten kasuetan 112 eta 092 argibide zerbitzua, aisialdiguneetan drogak kontsumitzeak dakartzan arriskuak prebenitu eta murrizteko Hegoak Elkartea 636 92 45 82 www.hegoak.org Intereseko beste telefono batzuk Udaltzaingoa 092 Polizia Nazionala 091 Hiri garraioa 948 423 242 Ibilgailu-biltegia 948 420 444 Posta eta telegrafoak 902 197 197 Iruñeko Posta 948 207 217 Objektu galduak 948 420 619 Aireportua (Noain) 948 168 750 Guardiako farmaziak 948 222 111 Tren-geltokia 902 320 320 Taxiak 948 232 300 948 351 335 Información Municipal 010 y 948 420 100 www.pamplona.es Atención agresiones sexistas 112 y 092 servicio informativo para la prevención y reducción de riesgos asociados al consumo de drogas en espacios de ocio Asociación Hegoak Elkartea 636 92 45 82 www.hegoak.org Udal-argibideak 010 eta 948 420 100 www.pamplona.es arta eraso sexisten kasuetan 112 eta 092 argibide zerbitzua, aisialdiguneetan drogak kontsumitzeak dakartzan arriskuak prebenitu eta murrizteko Hegoak Elkartea 636 92 45 82 www.hegoak.org
© Copyright 2025