Zabaldu - Euskal Herria Bildu Zornotza

Bidegorria
Larrea
auzoan
Arraibiko
eraikina
Udalarentzat
zabaldu
Aukerak
zabaltzera goaz
2016ko ekaina
Amorebieta-Etxanoko informazio buletina
ehbilduzornotza.eus
Pertsona ezberdinek
osatutako familia anitza
da EH Bildu. Herri
honek bere etorkizuna
erabakitzeko eskubidea
duela konpartitzen duten
pertsonak. Herri duin
batean bizitzeko eskubidea
duten pertsonak, hain
zuzen.
Horregatik, argi eta garbi
esango diogu gure oraina
eta etorkizuna kolore
beltzez margotu nahi
duen Espainiako Estatuari,
euskal hiritarrok gure
etorkizuna erabaki nahi
dugula.
Espainiako Estatuan
aldaketa nahitaezkoa
da. Aldaketa hori bi
ardatzetan oinarrituta eta
bermatuta egon behar
da: aldaketa sozialean
eta guztia erabakitzeko
eskubidean.
Vamos a crear
oportunidades
EH Bildu es una gran familia
compuesta por gente diversa. Gente
que comparte que este país tiene
derecho a decidir su futuro y tiene
derecho a vivir mejor en un país
decente. Por ello, le diremos alto y
claro al Estado español que pretende
pintar de color negro el presente y el
futuro de este país que este pueblo
y que la ciudadanía vasca quiere
decidir su futuro.
Urge un cambio en el Estado español.
El cambio debe estar fundamentado
y garantizado en dos ejes: el social y
el del derecho a decidirlo todo.
ehbilduzornotza.eus
amorebieta-etxano
Larrea auzoan bidegorri bat egiteko
eskatu dio EH Bilduk Udalari
Larrea herri-gunetik kilometro batera dago eta bertan bi ikastetxe eta udal kiroldegia
daude. Ibilgailuen joan-etorriak ugariak dira eta ordu jakin batzuetan zirkulazio arazoak
eta aparkatzeko zailtasunak izaten dira. EH Bilduk bizikletaz joateko aukera defendatu du,
betiere segurtasuna bermatuta.
Larrea auzoak Andra Mari ikastola, Larrea eskola
publikoa eta udal kiroldegia biltzen ditu, eta,
ondorioz, herri-gunetik abiatutako ibilgailuen joanetorria handia da.
Desplazamendu gehienak autoz egiten dira eta
ikastetxeetako sarrera eta irteera orduetan
pilaketak izaten dira eta aparkalekuak gainezka
egoten dira. Gainera, ohikoa izaten da ibilgailuak
gaizki aparkatuta topatzea, eta horrek bizilagunen
kexak eragin ditu azken urteotan.
Baina ez gaude soilik trafiko arazo baten aurrean.
Oinarrian mugikortasun ereduaren gabezia dago
eta hori azpimarratzekoa da neska-mutikoen joanetorriez ari garelako.
Aipatzekoa da Eskola Agenda 21 planaren baitan
gure ikastetxeak lan handia egiten ari direla eta
proiektu horren oinarrietako bat mugikortasun
jasangarria dela. Baina, tamalez, hori guztia ez
dator bat Larrean gertatzen denarekin; izan ere,
auzo horretako mugikortasuna auto partikularren
erabileran oinarritzen da.
Larrea herri-gunetik kilometro batera dago (Luis
Urrengoetxea kaletik Andra Mari ikastolara arteko
tartea) eta, ondorioz, ohikoa bilakatu da
joan-etorri hori autoz egitea; izan ere,
ez dago bizikletaz joateko alternatiba
segururik.
Larreara bizikletaz joatea aukeratzen
duten zornotzarrak gutxiengoa dira
(bizikletak uzteko tokiak beti hutsik daudela
ikustea nahikoa da horretaz jabetzeko),
besteak beste, herri-gunetik Larreara
joateko errepidean bidebazterrik ere
ez dagoelako eta autopistako tunelaren
zatia bereziki arriskutsua delako.
Bideko sarea (ibilgailuena, txirrindulariena
eta oinezkoena) Hiri Antolamendurako
Plan Orokorrean diseinatu behar bada
ere, kasu honetan premiazko neurriak
hartu behar direla uste dugu, aipatu plana
behin betiko onartuta egotera itxaron barik.
Hori dela eta, EH Bildu udal taldeak ondokoa
eskatzen du:
– Amorebieta-Etxanoko Udalak, 2016a amaitu
baino lehen, Larrea auzora bizikletaz joan
ahal izateko aukerak azter ditzala, ikerketa
bat abiarazita. Etxebizitza eta Hirigintza
departamentuetan ikerketak eta lan teknikoak
egiteko aurrekontuak daudela jakinda, eskaria
bideragarria dela ulertzen dugu.
– Amorebieta-Etxanoko Udalak Larrea auzora
bizikletaz joan ahal izateko proiektua gauzatzeko
zenbatekoa 2017ko aurrekontuan sar dezala.
En el barrio Larrea, situado a 1 km del centro urbano,
se ubican dos centros escolares y el polideportivo
municipal, lo que su pone un elevado número de
desplazamientos de coches que generan el colapso
del tráfico y problemas de aparcamiento en las horas
punta. EH Bildu ha pedido en el Ayuntamiento la
construcción de un ‘bidegorri’ que permita acceder
a Larrea en bicicleta y de forma segura. Consulta
los detalles de esta noticia en castellano en nuestra
página web.
ehbilduzornotza.eus
2
EH Bilduren
informazio buletina
Osakidetzak Arraibiko eraikinari uko egin
ostean, zer?
Osakidetzak uko egin dio Arraibiko eraikinaren beheko solairuan bulegoak jartzeari eta,
hortaz, eraikina osorik izango da Udalarentzat. Bertan, autoenplegua sustatzen laguntzeko
asmotan, enpresa haztegi bat ezartzea proposatu du EH Bilduk udalbatzarrean.
Arreibiko
eraikina,
osorik,
Udalarentzat izango da, Osakidetzak
uko egin baitio eraikinaren beheko
solairuari ere. Labur azalduta,
eraikina Osakidetzarena izan
behar zen honek anbulategia
egitearen truke, baina ezezkoa
eman du orain.
Gainera, azken aurrekontuetan,
Udal Gobernuak eraikin honekiko
dituen asmoak argi adierazi zituen:
berau saltzeko asmoarekin azaldu
ziren. EH Bilduk argi eta garbi utzi
zuen ondarea saltzearen kontrakoa
zela eta, are gehiago, estrategikoak
izan daitezkeen eraikinak badaude
tartean.
Berez, egoera hau gertatzearen
inguruko kezka azaldu zuen koalizioak aurreko
agintaldian. Hau da: zer gertatzen zen Osakidetzak
ez bazuen sinatutakoa errespetatzen? Sinatutako
hitzarmenean eraikin hori baldintza ezinbestekotzat
jartzen zen eta bi milioi eurotik gorako operazio
batean sartu behar izan zen udaletxea.
EH Bilduk hitzarmen hura onartu zuen, baina ez bere
kezkak azaleratu gabe eta ez bere kritika kaleratu
gabe. Ez zeukaten Osakidetzak akordioa beteko
zueneko bermerik eta inbertsio horretan baldintza
horietan sartzea, herrian beste gauza batzuk ere
behar zirenean, arriskutsua zela iruditzen zitzaien.
Orain, eraikin hori kudeatzea egokitu da.
“Baina ezin gara iraganean sartu, nahiz eta honek
kasu honetan arrazoia eman. Orain eraikin osoa
gurea da eta irteera egoki bat ematean oinarritu
ditugu gure ahaleginak”, uste du EH Bilduk.
Maiatzaren 30eko Osoko Bilkuran, EH Bilduk
bi proposamen luzatu zituen, hauteskunde
programarekin bat datozenak eta egingarriak direnak
eta, gainera, Udalaren eta gobernu taldearen lerro
berean ere doazenak (ez zuten kontrako iritzirik
jaso):
Alde batetik, Ongizate Batzordean tutoretzapeko
pisu baten beharra aipatu zuen koalizioak. Eraikin
honetan pisu hori egokitzearen aldekoak dira.
Bestetik, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko
Batzordean enplegua sustatu nahi dela eta
neurrien artean enpresak sortzea/autoenplegua
ere aipatu da. EH Bilduren proposamena eraikin
honen zati bat (beheko solairua gutxienez) enpresa
hazitegi moduan erabiltzea da, Zornotza Lanbide
Heziketarekin koordinatuz, autoenplegua sustatu
ahal izateko.
Apirilean 1065 langabe zeuden Zornotzan.
“Ez dakigu zenbat izan daitezkeen onuradunak,
baina seguru kopuru hau jaisteko lagungarri izan
daitekeela”, nabarmendu zuen koalizioak.
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha
renunciado a los espacios que el Ayuntamiento
se había comprometido a cederle en los bajos del
edificio de Arraibi, por lo que el inmueble entero será
ahora para el Consistorio. EH Bildu propone su uso
para fomentar el autoempleo y para establecer un
piso tutelado. Consulta los detalles de esta noticia en
castellano en nuestra página web.
ehbilduzornotza.eus
3
Vamos a crear
oportunidades
EH Bildu va a Madrid con una tarea concreta:
TRABAJAR. Trabajar para:
• Defender los intereses sociales y políticos de la
ciudadanía vasca.
• Reclamar unas pensiones dignas para garantizar el
derecho a la vivienda.
• Reclamar el cierre definitivo y desmantelamiento
de Garoña y cerrar las puertas al fracking.
• Reclamar que la mujer sea miembro de primera
categoría y que no tenga que sufrir ningún tipo de
discriminación.
• Ofrecer a las personas refugiadas o exiliadas
reconocimiento, reparación y ayuda necesaria ante
la irresponsabilidad y vulneración de los derechos
humanos cometidos.
• Decir NO al TIPP haciendo frente al sistema
neoliberal y capitalista.
• Desbloquear el actual estado de proceso de paz y
normalización de este pais.
Aldaketa soziala, ekonomikoa eta politikoa helburu, euskal herritar guztien interesak
defendatzera goaz Madrilera. Lanera goaz, akordioak bilatzera eta gure herriarentzat aukerak
zabaltzera. Baina horretarako ezinbestekoa da lehenengo, hemen, euskal agenda bat adostea
eta agenda hori Madrilen modu bateratuan eta herri ikuspegitik defendatzea.
Plenoak arratsaldez ORAIN
Amorebieta-Etxano
Herritarren beharrizanetarako, EH Bilduren bulegoko ordutegia:
Udaletxean, ostiralero, 09:00-11:00; Far-Farren, asteazkenero, 18:00-20:00.
zabaldu
Zure etxeko atarian eta sarean
Amorebieta-Etxano
Tfnoa: 672 108 838
E-posta: [email protected]
Sare sozialetan:
twitter.com/EHBilduZornotza
facebook.com/ehbilduzornotza
ehbilduzornotza.eus