Hondarribia 286

HONDARRIBIKO UDALA
Hondarribiko Udala - Euskara Batzordea
286 2015eko Iraila
NAGUSIAK
MARKA GUZTIAK HAUTSIZ,
BIGARREN LIGA JARRAIAN
03: Herrian barrena
08: Bordari-Satarka
12: Erreportajea
18: Elkarrizketa
29: Ganbarako Kutxa miatzen
gipuzkoAko Foru
AldundiA
www.hondarribia.org / argitalpenak / Hondarribia
02 Telefono erabilgarriak
2015ko Iraila // 286 zenbakia //
L.G.: SS 122/86
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
Argitaratzailea: Euskara batzordea
Erredakzioa: Xabier Sagarzazu
Diseinua: Leire Ruiz de Angulo
Koordinatzailea: Zif Comunicacion
Kolaboratzaileak: Naroa Susperregi, Koldo Ortega,
J.M Mendizabal, Fermin Olaskoaga, Floren Portu.
Inprimategia: Antza.
HONDARRIBIAk ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta eritzien ondorioak.
Aldizkaria non eskuratu 03
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
NON ESKURATU AHAL DA HONDARRIBIA?
www.hondarribia.org gunean eta honako puntuetan:
ALMIRANTE ALONSO KALEA
- Amalur izozki-denda
- Arretxe Txirrindak , 7
- Kaizar Taberna
- Olioaren Txokoa
- Portutxo Jatetxea, 10
- Uxoa Taberna
BERNAT ETXEPARE KALEA
- Arahonde Inbertsioak, 18
- Arbelaiz Goxotegia 1
- Done Pedro Arrantzale Kofradia
- Higuer Optika, 6
- Hondarribia Klinika Podologia
-Miramar kafetegia, 2
ITSASARGI KALEA
- Kaialde Jatetxea, 8
- Kaiela Kafetegia, 4
MATXIN DE ARZU KALEA
- Itsas Etxea Anbulategia
-Iza liburu-denda
- Joski Arropa Denda, 18
- Marian Urdaitegia, 3
- Podologia Unai Ortiz, 10
SABINO ARANA KALEA
- MK, 12 Hortz Klinika
-Itxola liburu-denda, 13
SAN PEDRO KALEA
- Ardoka Taberna, 32
- Casa Senra, 34
- Don Jamon Jatetxea, 12
- Eukeni Optika, 57
- Gaur Liburu-denda
- Ignacio Taberna, 20
- Itsaspe Taberna
- Javier Optikoa, 6
- Kai-Alde Kafetegia , 10
- Kontxita Taberna
- Kutxa, 9
- La Caixa
- Laboral Kutxa, 7
- Maite Taberna
- Olearso Liburudenda, 2
- Ogi-berri Okindegia, 69
- Ondarribi Taberna, 31
- Tabisa Beilatokia
- Txantxangorri Taberna, 27
- Zeria Jatetxea, 7
SANTIAGO KALEA
- Aginagalde Aholkularitza, 10
-Aizpea jatetxea, 65
- Aliprox Sunsundegi , 17
-Biondar Erretegia, 47
- El Curry Verde Jatetxea, 67
- Inmobiliaria Etxebeste, 15
- Uralde Jatetxea, 74
ZULOAGA KALEA
- Elduayen, Mapfre, 8
- Hermandad, Arrantzaleen Kofradia, 12
- Nola Moda, 14
-Yolaberri taberna
ALDE ZAHARRA/
HARRESILANDA
- Aise Gune Psikopedagogikoa. Juan Laborda
- Batzoki, Damarri
- Danontzat Taberna
- Etxeberria Taberna
- Gazte Informazio Bulegoa, Javier Ugarte 6
- Joxean Harategia, Harresilanda 5
- Kasino Zaharra
- Larra Taberna, Damarri
- Prebentzio Komunitarioa, Harresilanda 3
- San Gabriel Egoitza
- San Nikolas hotela, Arma Plaza 6
- Sebastián Jatetxea
- Ttopara Kafetegia
- Turismo Bulegoa, Arma Plaza 9
- Udaletxea BAZ
AMUTE-MENDELU
- Carrocerías Amute, 19
- Caser Betherram egoitza
- Manolo Jatetxea
- Nati janari denda
- Ondare Kafetegia, 6. behea
- Oronoz Elektrizitatea, Amutalde 19
PUNTALA
- Arraun Elkartea Puntala
- Arraun Etxea Jatetxea, Molla Ibilbidea 5
- Hamaika, Plaza San Marcos, Puntala
- Izkiña Taberna
- Puntala Janari-denda, Nafarroa Behera 6
SOKOA
- Eguzki-lore Kafetegia, Sokoa Merkatalgunea
- Sokoa Liburudenda, Sokoa Merkatalgunea
TXIPLAU
- Margolanak Txingudi, 28
- Mariñel Burdindegia
- Ondartz Ederra Biberoak
- Txingudi, Txiplau, 19
BESTE ZENBAIT
- A+JP Arkitektoa, Arrantzale Auzoa 10
- Ardora Jatetxea Foru kalea, z/g
- Arroka Berri Higer Bidea, 6
- Beko Errota , Jaitzubia
- Endanea Biberoak, Jaitzubia
- Faro Higer Jatetxea
- Hiruzta Txakolindegia, Jaitzubia 266
- Hondartza Kiroldegia
- Itsaskari Baita Kirol Kaia
- Kilker Lorazaintza, Errazkinenea, 2
- Kirol Kaia, Kapitaintza
- Susana Liburutegia , Zezen plaza, Rebellin
- GymJazz, Soroeta Gain, 3 kalea
Gure eskerrik beroenak aldizkaria banatzen laguntzen diguten establezimenduei
04 Herrian Barrena
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
MARKA GUZTIAK HAUTSI DITU AMA GUADALUPEKOA
TRAINERUAK BIGARREN URTEZ JARRAIAN SAN
MIGUEL-TKE LIGA IRABAZTERAKOAN
ARGAZKIAK: Xabier Sagarzazu
Hondarribiarrek
217 puntu
eta 13 bandera lortu dituzte
eta Kontxako estropadan ere,
irabazi ez arren, meritu haundiko bigarren postua egin dute
Denboraldi itzela itxi berri du Ama Guadalupekoa traineruak. Mikel Orbañanosek entrenatzen duen koadrilak TKE-San
Miguel LIga irabazi du bigarren urtez jarraian, eta ez edozein modutan gainera.
Aurten, inork espero ez lukeena lortu
dute. Ama Guadalupekoa jaun eta jabe
izan da Ligan, 19 estropadatik 13 irabazi
eta best horrenbeste bandera etxera ekarriaz. Eta errekorra lortu dute ere puntuetan, 217. Ikaragarria hondarribiarrek
aurten egin dutena eta zenbat gozatu duten zaletuek eta herri osoak!
Liga irailaren 20an amaitu da, Portugaleten
jokatu den El Corte Inglés banderarekin. Han,
hirugarren izan da Ioseba Amunarriz patroi
duen trainerua, baina egin beharreko lanak
eginak zituzten hondarribiarrek ordurako.
ARRAUNLARIAK ETA ABIYUAN TXARANGA, SANTA MARIA ATERANTZ
Izan ere, larunbatean, Bermeon, bere 13.
bandera irabazi zuen Ama Guadalupekoa
traineruak eta horrenbestez, txapelketa
poltsikoratzea lortu zuten. Non eta astebete lehenago Kontxa irabazi zien Urdaibairen etxean.
Izan ere, hondarribiarrek, nahiz eta Ligan
erakustaldia egin uda osoan, Donostiako
estropadan ezin izan zuten aurtengoan
nagusi izan. Lehenengo igandean bi segundu eskaseko abantaila lortu zuten baina
azken jardunaldian ez zen nahikoa izan.
Irailaren 13an, Urdaibai nagusi izan zen
eta Hondarribia, atzetik aurrera, bigarren;
baina kalearekin ere zorte pittin falta izan
zitzaien gure mutilei.
GARAIPENARENGATIK TOPA EGITEN, UDALETXEKO ARETO NAGUSIAN
Herrian Barrena 05
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
JARRAITZAILEEK BETE EGIN ZUTEN KALE NAGUSIA, UDALETXEKO HARRERAN
Hala ere, Donostian gertatutakoak ez du, inola ere, historikoa izan
den denboraldia tristetzen. Ez da erraza izango ez gureentzat ez
beste inorentzat aurten egindakoa gainditzea ezta berdintzea ere.
Ondo baino ondo merezitako harrera egin die hiriak arraunlariei,
San Miguel Ligako koroa ekartzerakoan.
Lehenengo, arraunlariak, teknikariak eta Hondarribia Arraun Elkarteko zuzendaritzako kide eta laguntzaileak udaletxera joan ziren.
Han, Txomin Sagarzazu alkateak, Cristina Uriarte sailiburuak, Markel Olano Diputatu Nagusiak eta Eider Mendoza Batzar Nagusietako presidenteak, zinegotziekin batera, harrera egin zieten.
Zaletuak balkoitik agurtu ondoren, San Miguel Ligako koroa hartu
eta denboraldi osoan lagun izan duten Abiyuan txarangak lagunduta,
Hermandaderaino joan ziren arraunlariak.
JOXEMI ELDUAYEN PRESIDENTEA HIZKETAN, UDALETXEKO HARRERAN
Ibilaldian zehar ehunka lagunen beroa eta zorionak jaso zituzten,
ospakizun egun haundi honetan. Eta denen artean, aipatu behar
Osertz Alday, klubean 29 urte egin ondoren, datorren urtean Lekeition, Isuntza entrenatzen, aldi berri bati ekingo diona. Eredua dira
bai bera eta baita gure arraun elkartea eta arraunlari guztiak!
06 Herrian Barrena
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
ARRAUNLARIAK, ZUZENDARITZAKO KIDE ETA TEKNIKARIAK, UDAL AGINTARIEKIN, HERMANDADEAN
‘Aurten betetzen dira berrogei
eta hamar urte juxtu:
Hondarribiak Kontxan bandera
este guztiei zapuztu
Aurrera ere beldurrik gabe
egin liteke apustu
traineru honek mendetan baietz
herriko jendea puztu’
Jesus Mari Mendizabal
“bizargorri”
UDA OSO BATEKO TENTSIOAK ASKATZEN, DANTZA ETA SALTOKA
k
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
Herrian Barrena 07
GIRO BIKAINA ETA EGURALDI EZIN HOBEA IZAN
DITUGU AURTEN HIRIKO JAI NAGUSIETAN
ARGAZKIAK: Xabier Sagarzazu
Ume, gazte eta helduek ederki
gozatu dituzte zazpi egunetan
zehar ospatu diren kontzertu,
jolas, erakustaldi, kirol proba,
otordu eta bestelakoak
Irailarekin etorri zaizkigu hiriko jai nagusiak eta aurten ere, aparteko giroa izan
dugula esan genezake.
Jakina da jaien hasiera ofiziala hilaren 7ko
suziriek eta kanpaikadek ematen dutela,
baina lehenagotik ere, izan da non zer gozatzerik hiri osoan zehar, hilaren 5ean hasi
eta hilaren 11ra arte.
Aipatu beharreko ekitaldien artean daude
hilaren 6ko margo lehiaketa, Klink elkarteak hainbeste urtetan zehar antolatzen
duena. Gau horretan, kantinerak karrozara igo eta kalez-kale ibili ziren.
GUADALUPEKO IGOERAREN IRTEEERA
Hurrengo egunean, on Damaso Urangak
ondo merezitako Urrezko Intsignia jaso
zuen, hondarribiarren zerbitzura apaiz
gisa bete berri dituen urrezko ezteiengatik eta baita Ama Guadalupekoa ikastetxean egindako lanarengatik.
Arratsalde horretan Te Deuma eta Salbearen ondoren, udalbatzak Aurreskua
dantzatu zuen eta irailaren 8an, 1638ko
setioaren ondoren Guadalupeko Amari
egindako Eskertza Botua berritu zen.
Hilaren 9an, bat baino gehiago goiz altxa
zen, bere umeekin San Pedro kalean, Koldo Emeryk animatuta egin zen VII. Moto
Lasterketara joateko.
DIRT JUMP ETA TRIALSIN ERAKUSTALDIA EDERRA IZAN ZEN
08 Herrian Barrena
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
JAI NAGUSIAK 2015
ARGAZKIAK: Xabier Sagarzazu
Askok, hala ere, atseden hartu zuten
irailaren 10ean jai giroan dena emateko. Koadrila ugarik bazkariak egin
zituzten eta adinekoek ere beren otordua izan zuten. Gauean, Kalakak eta
Gatibuk jarri zuten estilo desberdinetako musika giroa.
Jaiak amaitzeko, ohi bezala, irailaren11n Baserritarren Eguna izan genuen. Zumardian, azoka, abereen
erakusketa, bertsolariak, herri kirolak
eta beste izan ziren.
Arratsaldean, pilota partidak jokatu ziren Jostaldin eta aurtengo jaiak, gauean,
Caballer etxearen su artifizialek eta Los
Secretos pop talde mitiko eta entzutetsuaren kontzertuak itxi zituzten.
UME ASKOK PARTE HARTU ZUTEN KLINKEN MARGO LEHIAKETAN
AURTENGO KANTINERAK, KARROZARA IGOTZEKO UNEAREN AURRETIK, IRAILAREN 6AN
Herrian Barrena 09
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
JAI NAGUSIAK 2015
ARGAZKIAK: Xabier Sagarzazu
HAURREN DANBORRADA,KALE NAGUSIAN GORA, IRAILAREN 7AN
HUNKITUTA JASO ZUEN ON DAMASO URANGAK ONDO BAINO ONDO MEREZITAKO URREZKO INTSIGNIA
Jatetxea
HONDARRIBIA 286
10 Herrian Barrena
2015eko Iraila
JAI NAGUSIAK 2015
ARGAZKIAK: Xabier Sagarzazu
SOKAMUTURRA KALE NAGUSIAN ETA UDALBATZA, AURRESKUA DANTZATZEN HILAREN 7AN
ZAZPIGARREN URTEA BETE DU AURTEN IRAILAREN 9KO UMEENTZAKO MOTO LASTERKETAK
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
Herrian Barrena 11
JAI NAGUSIAK 2015
ELEKTROPATXARANGA, SAN PEDRO KALEA GIROTZEN IRAILAREN 10EKO ARRATSALDEAN
BERTSOLARIAK ZUMARDIAN, IRAILAREN 11N, ETA JAIETAN IRTEERA ASKO IZAN DITUZTEN ERRALDOI ETA BURUHAUNDIAK
12 Herrian Barrena
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
UDAZKENARI HASIERA EMATEKO, ARMA PLAZA
FUNDAZIOAK ZENBAIT BISITA EGINGO DITU,
EUSKARAZ GIDATUAK, GUADALUPEKO GOTORLEKURA
Irailak 26an eta urriak 10, 17 eta
24an egingo diren bisita hauetan
parte hartzeko, erreserba egin
behar da Arma Plazako Turismo
Gunean edo 943643677 telefono
zenbakira deituz
Udazkenari hasiera emateko Guadalupeko
Gotorlekuan igandero egiten diren bisita
gidatuez gain, ARMA PLAZA FUNDAZIOAk zenbait larunbatetan bisita gidatua
euskaraz soilik eskainiko du.
Guadalupeko Gotorlekua Euskal Herrian
dagoen babes eraikin harrigarrienetako
bat da eta bisita hauetan gotorlekuaren leku nabarmenenak ikusteko aukera
izango da. Bertako defentsarako galeriak,
soldaduak bizi ziren kuartelak, patioak, kanoiak kokatzeko prestaturiko plataformak
eta beste hainbat txoko ezagutuko dira.
Bisita gidatuak goizeko 11:00etan dira,
ordu beteko iraupena dute eta irailaren
26an eta urriaren 10,17 eta 24an egingo
dira.
Famili osoak gozatzeko moduko bisitak
dira eta ez da beharrezkoa aldez aurretik
erreserbatzea. 6€ko kostua du pertsona
bakoitzeko eta doakoa da 16 urtetik beherakoentzat. Oinetako erosoak ekartzea
beharrezkoa da.
Gogoratu urte osoan zehar igandero
11:00etan egiten den bisita gidatuan erreserba egitea beharrezkoa dela ARMA
PLAZA Kultur eta Turismo Gunean: 943
64 36 77 edo [email protected]
BISITARIAK GUADALUPEKO GOTORLEKUAN
UTZITAKOA
Herrian Barrena 13
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
HONDARRIBIKO MAHATS BILTZEAREN IV. EGUNA
EGIN DUTE HIRUZTA ETA BEKO ERROTA TXAKOLIN
UPATEGIEK
UME ETA HELDUAK,MAHATSA BILTZEN UTZITAKOA
Dozenaka lagun hurreratu ziren
Hiruztara, mahatsa bildu, zapaldu eta ondoren jai eta familia giroan otordua egitera
Udazkena iritsi zaigu eta honekin, txakolina egiteko mahatsa biltzeko ordua ere
bai. Ohi duten bezala, gure hirian ardo
hau egiten duten bi etxeek, Hiruztak eta
Beko Errotak, Mahats Biltzearen Eguna
antolatu dute irailaren 19an.
Laugarren aldiz egin da jai hau Hiruzta
upategiaren instalazioetan. Bertan, dozenaka lagun elkartu dira, famili eta jai
giroan, eguraldi ona lagun izan duen
ekimen hau egiteko.
Lehenik, parte-hartzaileek, haur, gazte
zein helduek, mahatsa biltzeko tailerra
egin zuten. Zein mahats eta nola bildu
behar den ikas eta praktikan jarri zuten
ikasgaia. Guztira 900 kilo jaso zituzten!
Ondoren, lehenengo uzta honen bedeinkapena egin zen eta mahatsa zapaltzea, 2015eko lehenengo muztioa
atera eta dastatzeko.
Aurten Jaitzubiko kantinera izan den
Aitziber Galarzak izan du Hondarribiko
txakolina egiteko lehenengo mahatsa
zapaltzeko ohorea. Jarraian, bertaratutako asko ere animatu ziren mahatsa
zapaltzera eta urteko lehenengo muztio
hori dastatzera.
Ondoren, jai giroan bazkaldu zuten denek eta ondo baino hobeto amaitu zuten IV. Mahats Biltzearen Eguna.
Datorren urtean berriz ere bueltatzeko
irrikitan amaitu zuten denek egun eder hau.
Aurtengo txakolin uzta izango denari buruz, Hiruzta eta Beko Errotakoek
“2014koa baino oparo eta hobea izatea”
espero dutela aurreratu dute.
14 Bordari Satarka
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
Txiste Grafikoak 15
16 Bizargorri
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
MALALETXEA
Jesux Mari
Mendizabal
Malaletxea suelto dabil, Bilbotik Maulera eta Madrildik Parisera,
esnearen prezioaren kontura. Arrazoi handiz. Esne-ekoizleek
ezin diote beren lanbideari eutsi, kosteen azpitik ordaintzen
diete-eta litro esnea. Barra-barra aipatzen da egunotan. Ez
pentsa, ordea, atzo goizeko kontua denik. Orain ehun urte
igual-igual zebiltzan Hondarribian ere, malaletxean, baserritarrak alde batetik, esne-saltzaileak bestetik.
Alkizenea baserrian, 1917ko urtarrileko egun batean, igandearekin, berrogeita hamar bat baserritar esne-behi jabek bilera inportantea egin zuten. Guztien buru herriko kofradien presidentea jarri zen, bertako asko bezala pipatik erretzen, garai hartan
jendea euliak esnetara baino etzanago baitzegoen pipa hartzera.
Atera kontuak: mandioan, hainbeste lagun pipa eta pipa ariki,
izango zen euliak uxatzeko adina ke…
Harira. Denak ere dios eta kristoka hasteko prest, txantxa gutxi zen han. Presidentea mintzatu zen lehenbizi. Esnearekin ez
omen zutela atarramendu onik ateratzen eta baserritarren interesak bildu beharra omen zegoela derrigor; litro esnea inork
ez omen lukeela saldu behar erreal baten azpitik (pezetaren 25
zentimoz beheti); zin-hitza eman behar omen zela han; eta norbaitek hauts baleza zin hori, kofradiatik “arrut!” bidaliko omen
zutela madarikatua… Jendea ados zen. Hala ere, batek ahots
lodi sendoz proposatu zuen, badaezpada, marka zedila mandio
erdian marra bat eta esne prezio minimo harekin konforme
zeudenak irago zitezela alde batera, eta gainerakoak bestera.
Halaxe egin zen. Den-denak ados. Hantxe bertan eman zuten
zin-hitza, erreala baino merkeago ez zela herrian litro bat esne
salduko, alajainkoa!
Handik bi egunetara doi-doi, Portuko dendetako batean sekulako mokokaldia piztu zen hasteko, eta egundalako iskanbila
sutu gero. Dendari zegoen emakumeari haserre bizian etorri
zitzaion herriko dama erronkoso ezagun bat (esne-saltzaile
hura ere), kristorenak eta bi esanez: «Atzo bertan esan hunan hik, hire tipula-buru horrekin, igandeko bileran erabakitako
prezioz beheti esnea saldu baino lehen, nahiago hukeela kalean
arrastaka eramana izatea. Esan bai hik, hitz ustel horrek! Gaur
nire aspaldiko bezero bat galdu berri dinat, hik hire esnea 20
zentimotan eskaini omen dion-eta!».
Ez zen dendaria ere mutua eta: «Hago isilik hi, arroselen begi
horiekin! Hago isilik, emango dinat-eta bestela olio-ontzi honekin kopetan! Zer kontu eskatu behar didan hik niri, pattar-jario
horrek? Heu hago hemen santurik santuena, egunero bihurtzen dun-eta esnea bera ere kristau, ur-txufarraz bataiatuz…!».
Hartan, hara non sartzen den dendara Kontxexi. Dama bisitari
haserreak laster asko ipini zuen auzian juez: «Zer dion hik, aizan, Alkizenean erabakitako prezioetan baino merkeago esnea
herrian saltzeari buruz?». Eta Kontxexik: «Norberak jakiten din
zer komeni zaion…».
Hango malaletxea eta eskandalua! Txaldana, oilobustia, ilupa
arraioa, infernuko deabruaren ipurditik ateratako kristaua…!
Batek jo eta bultza, besteak tximetatik tira, besteak hankazainetan ostikoa… Gauza da jendea bildu zela dendara eta
udaltzain batek egin zituela nolabait hango bakeak. Gauza da
atzenean bata gelditu zela ile mototsik gabe, bestea betiko bezerorik gabe eta esnearen prezioarena… lehen bezalaxe. Hala
kontatu zuen, bederen, Martin Mullo batek Ecos del Jaizkibel
aldizkari zaharrean.
(Bukatzeko, bitxikeria interesgarri bat, konparaziotarako. Orain
ehun urte litro esneak pezeta baten 25 zentimo balio bazuen,
eta gaur egun, batekoz beste, euroaren 60 zentimo balio badu,
kontuak aterata, zuk eta nik orain ordaintzen dugunarekin, gure
orduko aurreko arbasoen garaian 400 litro esne eros zitezkeen.
Alegia, gaurko litro bakar batek orduko laurehun bezala balio
duela, gutxi goiti-beheiti).
Jesus Mari Mendizabal Bizargorri + Mikel Jauregi Muxarra.
2015eko iraila.
Erreportajea 17
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
OSTALARI ETA MERKATARIEK UDA SASOI ONA IZAN DUTE
AURTEN, GURE HIRIAK IZAN DUEN BISITARI KOPURUAREN
HAUNDITZEA DELA ETA
JENDEA SAN PEDRO KALEKO ZENBAIT TABERNATAKO TERRAZETAN X.SAGARZAZU
Arma Plazako Turismo Gunetik
iaz baino %24 bisitari gehiago pasatu dira argibide eske uztaila eta
abuztua artean eta hotelen zein
bestelako ostatuen okupazioak
ere gora egin du, 89%koa izanik
uztailean eta %95,22koa abuztuan
Uda sasoia amaitu berri dugu eta jakina
da turismoak gure hiriko ekonomian
eragina baldin badauka, garai hau izaten dela urtean bisitari gehien ekartzen
dituena gure artera.
Bidasoa Turismok eta Arma Plaza fundazioak, iraileko datuen faltan, uztaila eta
abuztuaren balorazio oso baikorra egin
dute, turismo bulegoetan jasotako bisitari
kopuruei dagokionez behintzat.
Honela, uztaila eta abuztua artean, Arma
Plazako Turismo Gunetik 28.672 pertsona pasa ziren argibide eske, zehazki,
11.337 uztailean eta 17.335 abuztuan.
Kopuru hauek oso altuak direla esan
genezake, kontuan izanik, adibidez,
2014ko abuztuan 14.617 bisitari pasa
zirela Arma Plazatik eta 9.800 izan zirela
2013an bertara informazio eske etorri
zirenak.
Aurtengo udako bi hilabete potoloenenetan etorritako bisitari kopuruak %24
egin du gora iazkoarekin alderatuz.
Hotelen
okupazioari
dagokionez,
gora egin dute aurten ere kopuruek.
Uztailean, iazko %78,68tik aurtengo %89,23ra, eta abuztuan, 2014ko
18 Erreportajea
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
%90,97tik aurtengo %,95,22raino.
Baina kopuru hauek nolako eragina izan
dute taberna, jatetxe edo dendetan?
Jaso ditugun iritzien arabera, uda ona
edo oso ona izan dela argi dago, baina
bisitari kopurua gehitzearen eragina gehiago nabaritu da jan-edatekoetan bestelako produktuen erosketetan baino.
“Urte askotan gogoratzen dudan udarik onena izan da hau, zalantzarik gabe;
duela 15 urte edo izaten genituen horietakoa. Taberna egunero jendez beteta
eta kalean ere, giro eta animazioa ikusi
da”, esan digu Gran Sol tabernako Mikel
Muñozek.
Taberna honek, pintxoen arloan duen
ospearekin, zuzenki erakartzen ditu bisitari zenbait. “Baina azken finean, jendea
Hondarribira etortzen da, eta gurean ez
bada, beste taberna eta jatetxeetan jan
eta edaten dute. Beste ogibidekideek
ere hala esan didate, aparteko uda izan
dela aurtengoa, aspaldian lan gehien
izan dutena”, esan digu Mikel Muñozek.
Ostalari honek, “oraindik ere Iparraldeko eta Frantziako turistek Hondarribian
daukaten garrantzia” azpimarratu digu.
“Hendaian autoa utzi eta itsasontziz
pasa ahal izatea oso erosoa da beraientzat; eta bakarka edo familietan etortzeaz
gain, txangoetan taldeka asko etortzen
dira”, esan digu Mikel Muñozek.
Dendarien aldetik, Zuloaga kaleko Pascua arropa dendan, Axun Seinek esan
digu “uztailean gustura” lan egin zutela
eta “abuztuan ere ondo” lan egin dela.
Orohar, “iaz baino uda hobea” izan dutela baieztatu digu Seinek, baina ez dela,
“inola ere, turismo bulegoan jasotako
“24ko gehikuntza hori proportzio berean nabaritu”.
ARMA PLAZAKO TURISMO GUNEA JENDEZ GAINEZKA EGON DA UDA HONETAN ARGAZKIA: x.s.
HONDARRIBIA 286
Erreportajea 19
2015eko Iraila
“Taberna eta jatetxeetan jende asko ikusi da, San
Pedro kalea leporaino beteta zegoen abuztuko
edozein eguerditan; guk ondo lan egin dugu, baina bereziki, bertako bezeroari esker eta ohiko
udatiarrei esker”, esan digu Axun Seinek.
San Pedro kalean, Isabel moda dendako Isabel
López Aranak ere, “uda ona, 2014koa baino
dezente hobea” izan dutela esan digu. Bere kasuan, “kanpotik datorren jendea izaten da bezero garrantzitsuenetakoa” eta “txangoetan eta
eguneko joan-etorrian zegoen jende asko” ibili
dela esan digu. “Gainera, Blues Jaialdiak, motorzaleen elkarretaratzeak eta beste zenbait ekitaldik jende ugari erakarri” dutela esan digu López
Aranak.
TURISTAK, PARROKIA BISITATZEN UDA HONETAN ZEHAR
BIDASOAZ BESTALDEKO BISITARIAK, ITSASONTZITIK HONDARRIBIRATZEN ARGAZKIA: x.s.
20 Elkarrizketa
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
“HONDARRIBIAN BIZITZEAK GAUZAK ERRAZTEN DIZKIT;
NAHIZ ETA EZAGUNAGOA NAIZEN ORAIN, EZ DUT
OHITURARIK ALDATZEKO BEHARRIK IZAN”
KRISTINA URIARTE TOLEDO- EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA ETA KULTURA SAILBURUA
“Sorpresa” izan zen 54 urteko
Cristina Uriarte hondarribiarrarentzat Urkullu Lehendariaren deia jasotzea 2012ko
udazkenean. Kimika irakasle
lanak utzi eta ordutik hona
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailburua da.
Aurretik, EHUko erretoreorde ere izana zen, Gipuzkoako
Kanpusean.
Nola eta zergatik eman zuen
sailburu izateko proposamena
onartzeko pausoa?
Urte asko emanak nituen erretoreorde
lanetan eta kudeaketa ez zen arrotza niretzat. Lan egin izan nuen ere bere garaian
Donostiako udalarentzat. Ez nuen inola
ere espero Lehendakariaren dei hura, baina ilusioz eta arduraz onartu nuen sailburu izateko proposamena. Kudeaketa lanetan egindako bide horretan aurrera pauso
bat bezalakoa dela esango nukue.
Kargu honek zure bizitzan aldaketak ekarriko zituen. Nola
bizi duzu anonimotasuna galtzea
eta jendeak kaletik zu ezagutzea?
Alderdi honetan, Hondarribian bizitzeak
gauzak errazten dizkit. Hemen etxean
sentitzen naiz eta jendeak lehen bezala
agurtzen nau. Eta bai, nire karguko lanen
inguruan galdetu edo iritziak ematen dizkidate, baina oso era naturalean. Ez naiz
Donostia edo Bilbon asko ibiltzen eta han
desberdina litzatekeelakoan nago. Zorionez, ez ditut nire bizi-ohiturak aldatu behar izan Jaurlaritzan egoteagatik.
Egunero egiten al duzu Gasteizera joan-etorria? Nola moldatzen
zara?
Bai, egunero egiten dut joan-etorria Gasteizera edo dagokidan lekura. Goizeko
Elkarrizketa 21
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
7:15 inguruan ateratzen naiz eta etxera
iristeko, arratsean ekitaldiren bat edo
ez baldin badaukat, 21.00 eta 22.00ak
artean etortzen naiz bueltan. Ordu asko
ematen ditut errepidean, ze egun berean, Gasteiztik Bilbora, Donostiara edo
Euskadiko beste edozein txokotara joan
beharra izaten dut behin baino gehiagotan.
Kultura sailburua izanik, gustuko izan beharko dituzu
zinea,antzerkia, dantza eta bestelako arteak. Izaten duzu zure
aisialdi propiorako denborarik?
Ez gehiegi, egia esan. Libre nagoen goiz
edo arratsalderen bat aprobetxatzen
saiatzen naiz. Asteburuetan eta arratsetan, Kultura sailburua izanik, ez da kontzertu, emanaldi edo horrelakoen falta
izaten. Nire betebeharra da ekitaldi horietan Jaurlaritza ordezkatzea eta gustura egiten dudan gauza da.Gainera,
senarra etorri ohi da zenbaitetan eta
elkarrekin disfrutatu ohi ditugu ekitaldi
horiek.
Hezkuntzaren harira. Ez al da
objektiboki kaltegarria, lau hamarkada baino gutxiagotan zazpi lege desberdin eduki izana?
Ez al da hori kaltegarria?
Estatu mailako hezkuntza lege organikoekin hala gertatu da. Gobernuak
aldatu izan diren bakoitzean, alderdiek
legea aldatu izan dute. Hori ez dut uste
ona denik, baina Euskal Autonomi Erkidegoan, zorionez, arazoak neurri haundi batean ekiditea lortu dela uste dut.
1990.eko hamarkadan Hezkuntza Ituna
sinatu zuten alderdiek eta ordutik hona,
kontsentsuaz lan egin ahal izan da eta
estabilitatea izan dugu, nahiz eta Esta-
“EHUn kudeaketan
lanetan ibili ondoren,
aurrera pauso naturala
izan zen sailburu izatea”
tuko legeen markoa aldatzen joan izan
den. Eta emaitzak hor daude: %7ko uzte
goiztiarra daukagu guk, Estatukoa %20an
dago eta Europakoa, %15ekoa da. Badugu
gauzak gure erara egiteko gaitasuna eta
uste dut ondo aprobetxatu izan dugula
hamarkada hauetan.
Kultura eta Hezkuntza sailak
baditu Hondarribian aurrera
eramateko proiektuak. Eskola
berria Muliateko inguruan eta
harresien eta ondare kulturalaren berreskuratze eta birgaitzea. Nola daude bi gai hauek une
honetan?
Muliateko eskolarena departamenduaren
proiektuen zerrendan sartuta dago, baina
badaude, oraindik, behar eta lehentasun
gehiago daukaten hiri eta herriak. Baina
Hondarribia ere aurreikusita daukagu.
Eta harresiei dagokionez, akordioak behar dira beste erakundeekin, Kultura
Ministeritzarekin batez ere. Eta aurrekontua. Honek luzeagorako joko duela
uste dut.
22 Gure Merkatariak
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
ARBELAIZ INSTALAZIO ELEKTRIKOAK
HARREMANETARAKO
Telefonoa
649331609
Posta elektronikoa
[email protected]
Webgunea eta sare sozialak
www.arbelaiz.es
https://es-la.facebook.com/josemari.arbelaizmiguel
JOSE MARI ARBELAIZ ARGAZKIA: X.S.
ARDURADUNA: Jose Mari Arbelaiz
Noiz sortu zen zure enpresa?
Aitak sortu zuen duela 35 urte. Berarekin lanean hasi nintzen
1999an eta hura jubilatu ostean, ni naiz orain buru.
Zer egiten duzue?
Era guztietako instalazio elektrikoak (etxeetan, pabiloietan, dendetan, portaletan, garajeetan, zaharberritzeak...)
Zer da zuen negozioa berezi egiten duena?
Tratu pertsonala, energia kontsumoen azterketa fakturetan kontsumoa jaisteko, LED teknologiaren erabilera eta doako eta konpromisorik gabeko aurrekontua.
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
Mintzalaguna 23
Fax:
Telf: 943
64 03 66
24 Kolaborazioa
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
EGILUZ JAUREGIA
Aritz Diez Oronoz
Pasa den hilabeteko artikuluan, Berpizkundearen bat-bateko sarrerak erdi
aroko eraikuntza ohituretan sortu zituen
kontraesanen eredutzat hartu genuen
Parrokiako atariari buruz aritu ginen hizketan. Gaurkoan aldiz, berpizkundearen
sustraiak sendoak zireneko garaian eraikitako jauregi bati buruz arituko gara;
Juan Laborda kalearen eta San Nikolas
kalearen elkargurutzean kokatutako
Egiluz jauregiari buruz hitz egingo dugu
gaurkoan.
XVII. mendearen lehen erdian eraikia,
Egiluz familiak Hondarribian zuen egoitzari buruz ditugun lehenetariko notiziak
1502. urtean Joana Gaztelakoa –Joana
Eroa bezela ezaguna dena– bertan ostatatu zenaren erreferentziak dira. Gaur
egun mantentzen den eraikinaren fatxada
nagusia mende luze ondoren eraiki zenez,
argi dago garai hartako etxebizitzak ez
zuela gaur kontserbatzen denarekin zerikusi handirik. Gure jauregiaren aurrealdeak, Parrokiaren atariarekin gertatutako
antzeko estilo-berriztapen bat jasan zuen,
gizartean suertatu ziren gustu aldaketak
hala behartuta: jatorrizko erdi aroko aurrealdeari fatxada errenazentista berri
bat atxiki zitzaion.
Hala ere, Iñigo de Hidalgo de Diegok
“Historia de Hondarribia” liburuan argitzen duen bezala, XVII. mendearen
lehen erdian eraikitako fatxada nagusiaren atzean, berpizkundeko jauregiekin
erlaziorik ez zuen Erdi Aroko etxebizitza mantendu zen. Beraz, gure inguruko
jauregietan ohikoena zen bezala, familiak
hirian zuen etxebizitzari mozorro errenazentista berri bat besterik ez zitzaion
atxiki. Nahiz eta eraikinaren barnealdeak
ez duen garrantzi artistiko askorik, berritutako fatxada honen kalitatea bere konposizio eta proportzioei dagokionez ez
da gutxiestekoa.
Lehen begirada batean aurreikusi dezakegun bezala, fatxadaren proportzio karratuak, haren elementu figuratiboek eta kuxindurek* duten erliebe eskasek igortzen
duten oreka eta lautasuna nabarmena da.
Pertzepzio hau fatxada eraikia dagoen
bi materialak duten erabilpen moduarekin nabarmentzen da. Tonu grisa duen
kareharri oinarri baten gainetik, marroi
horixka kolorezko harearrizko elementuak gainejartzen zaizkio. Harearrizko
elementu hauek fatxada eraikia dagoen
proportzioak azalerazten dituzte, konposizioaren oreka nabarmenduz.
Jauregiaren altxaera bi altueretan eta hiru
tartetan dago banandua: bi alboetan gainjarriak dauden lehio sendoak dauzka eta
edialdean berriz, konposizioaren simetria sendotuz, jauregiaren sarrera nagusia kokatzen da. Erdialdeko sarrera hau
fatxadaren elementu nagusi bilakatazen
da eta bertan batzen dira jauregiaren elementu adierazgarri nagusienak: atea eta
armarria. Sarrera ordena dorikoa duten
bi pilastrekin nabarmendua dago eta haren gainean, sarreraren frontoi hautsiaren gainean kokatua, familiaren armarria
dago.Armarriak, lehioen dimentsioak ditu
eta frontoi zuzen batez dago koroatua.
Elementu guzti hauek altxaeran hain nabarmenak diren kuxindurez daude erritmatuak. Iñigo Hidalgo Diego Hidalgoren
ustera, altxaeraren jatorrizko proiektuaren erdiko zati honetan lehen solairuan
ikusi ditzazkegun moduko beste lehio bat
kokatzen zen. Fatxadaren goikaldea, erlaitz apal batekin dago errematatua.
Nabarmentzekoa da fatxadaren proiektuak duen proportzioen kalitatea eta
eraikuntzak proportzio hauek azalerazteko erabiltzen dituen bideak. Artikuluarekin datorren eskematxoan ikusi
daitekeen bezela, altxaeraren eskantzuan
kokatutako silarri kateek karratu zehatz
bat osatzen dute altxaeraren elementuekin. Silarri bakoitzaren altuerak aldi
berean, fatxada osoa modulatzen duten
lerro horizontalak osatzen dituzte. Lehen
solairuak hamahiru modulutako altuera
dauka, bigarrena berriz hamabost. Nahiz eta bi modulutako diferentzia egon,
ikuspuntuak sortzen dituen distortsioak
kontuan hartuta, bigarren solairu honek
lehenengoak duenarekin bat egiten du.
Kolaborazioa 25
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
Altueraren pertzepzioak gure behetiko
ikuspuntuan sorotzen dituen dimentsioen murrizketa-efektu hau ere, erlaitzak dituen bi modulutako altuerarekin
zuzentzen da.
Ikusi dezakegun bezala, eraikinaren diseinuan txertatzen diren elementu klasikoen kalitatea eta hauek konposizioan
antolatzeko erabiltzen diren trikimailuak
parrokiaren sarreran ikusi
genituenak baino aurreratuagoak dira.
Elementu ezberdinen moldurak eta ordenen proportzio eta dimentsioak gainera, klasizismoak bereak dituen arauekin
bat datoz. Ordurako –XVII. mende hasierarako– atzean gelditu ziren jada erdiaroko tradizio estilistikoek lehen berpizkundeko eraikinetan sortzen zituzten
kontraesanak. Egiluz jauregia, –hurrengo
aleetan hitzegingo ditugun Hondarribiko
beste zenbait eraikinekin batera– Berpizkundeak gure inguruan sortu zituen
eraikinen ezaugarriak aztertzeko adibide
ederra daukagu.
*Kuxindura: harlanduaren akabera mota
bat, silarri bakoitzaren bolumenaren nabarmentzea ezaugarritzat duena (almohadillado gazteleraz).
26 Aisialdia / Liburuak
ORAIN HILAK DITUGU
Karmele Jaiok arrakasta lortu du bere eleberri eta ipuin-bildumekin. Trebezia erakutsi
du artikulugintzan ere. Eta orain arlo berri
bati heldu dio: poesiari, hain zuzen ere. Orain hilak ditugu poemarioan hainbat gai jorratzen ditu: denboraren igarotzeak sortzen
duen mina, galdutako pertsonek utzitako
hutsunea, desiraren itzaltzea, egunerokotasunaren gazigozoak… poesiak behar duen
estilo fin, landu baina aldi berean hurbil batekin.
ITZALAK BIZI DIREN
LURRALDEA
Inperioaren mugetan, Arkania urrunean,
matxinada-hotsak dabiltza, baita istorio izugarriak ere, aspaldi debekatutako magiaren
berpizteaz hitz egiten dutenak. Esku gogorrez erantzun nahi dute armadako buruek,
eta horretarako erabiliko dituzte beren
zerbitzu sekretuak ere. Naturaz gaindiko
gertakariak biderkatzen diren bitartean,
gazte beldurti bat, agure jakintsu bat eta
matxino ausart bat bidaia harrigarri batean
abiatuko dira, eta bidean topatuko dituzte
ezpatak, gazteluak eta izaki miragarriak.
Abentura eta magiaren aroa hasia da.
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
ATZAPARRA ZUBIAN - LUR
ETA AMETS - EUSKAL HERRIAREN HISTORIA 2
Lur eta Amets soldadu erromatarrengandik
ihesi doazela, zeharkatu ezin duten zubi batekin egin dute topo; amaitu gabe dago. Horrenbestez, preso hartu eta zubia bukatzeko
lanak egitera zigortu dituzte. Amona Anderek aterako ditu estutasunetik: lagun dituen
lamiei deitu eta guztien artean amaituko
dute zubia.
BIHOTZAK DUN-DUN
Learen aita langabezian geratu, eta goiko
Ixidro zaharra zaintzen hasi da. Neskatxoak
harreman hori, eskolako gorabeherak, familiako kontuak, lagunen arteko abenturak eta
abar kontatuko dizkigu, baita noizean behin
izaten dituen “bidaiak” ere. Bidaia horietan
amets bera izaten du beti: oraindik zein den
ez dakien lore bat topatu beharra. Urtaroen
haritik eta hainbat testu mota erabiliz –gutunak, poemak, igarkizunak, kantak…– ume
sentibera baten eguneroko bizimodua kontatu digu Miren Agur Meabek.
LOREA GERNIKA,
ANDAZKO BAT
Hiru aldiz makurtu zen Ramiro Arrueren
dantzari aingeruen azpian, luma eskuan
zuela, Donibane Lohizuneko udal ezkongelan. Hantxe sinaturiko hiru hitzarmen
estrategiko hauei esker, eta batez ere beste horrenbesteko banantzeen edo alarguntzeen ondorioz –ez dago garbi–, Lorea
Gernikak nahikoa eusko bildu ahal izan
du bizimodu erosoan laketzeko egungo
euskaldunen izatea pairatuz, pentstatzen
ikasiz, andrazko bihurtuz: ironia eta eztitasuna, umorea eta malenkonia.
ESPEDIZIOA
MENDI OROREN PISUA
Gailurrarekin amets egiten du mendira
doanak eta, hala, bada, guk amets egiten
dugu: George Mallory ingelesak Virginia
Woolfen Bidaiaren amaiera liburua eraman zuela Everestera 1924ko espedizioan;
Fritz Luchsinger alemanak Rainer Maria
Rilkeren Duiniar elegiak zeramala 1983an
Shisha Pangman hil zenean; Stuart Alexander Lowek James M. Caanen Postariak bi
aldiz deitzen du beti zeukala aldean elurjausi batek irentsi zuenean. Juanra Madariagak Unai Elorriagaren SPrako tranbia
handietan txikiena den Shisha Pangmara
eraman bazuen eraman zuen...
Bidasoa Bizirik / Gazte Informazioa 27
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
gAzteriA sAilA
Hondarribiko GAZTEEN ZERBITZUA
Oporretatik bueltan, ohiko ordutegiarekin hasi gera:
GORA EGIN DU HONDARRIBIKO ETA IRUNGO
HOTELETAKO OKUPAZIOAK ABUZTUAN
37.653 bisitari izan dira Hondarribiko eta Irungo turismo
bulegoetan uztailan eta abuztuan
Astelehenetik Ostiralera:
16:30etik- 19:30era
Larunbatetan:
10:00etatik-13:00etara
Abuztuan %94,72koa izan da hotelen okupazioa
Non gaude: Jabier Ugarte, 6 Hondarribia / [email protected] /
943644752
SAINDUA GAZTELEKUAren irekiera
Irekiera: Irailak 15
Asteartetik Ostegunera:
17:00etatik 20:00etara
Ostiral eta Larunbatetan:
17:00etatik 21:00etara
Non gaude: Jaizkibel etorbidea, 19
Hondarribia / [email protected].
net / 943643198
TXARTELAK
Ikasturtearen hasierarekin batera,
atera ezazu zure ikasle edo irakasle txartela!
Adina: 12 urte baino gehiago;
adin-mugarik gabe.
Tasa: 6 euro.
Denbora osoz ikastea ofizialki
onartutako zentroetan.
Gazteen Zerbitzuan aurkeztu behar dira: Argazki bat eta
ikasketen ziurtagiri bat.
Ikastetxe batean irakasle diharduzula egiaztatzen duen agiria
Tasa: 8 euro
Gazteen Zerbitzuan aurkeztu behar dira: Argazki bat eta
ikastegi homologatuaren ziurtagiri
bat
Turismo bulegoetan hartutako bisitariak
37.653 bisitari izan dira uztailan eta abuztuan Hondarribiko eta
Irungo turismo bulegoetan. 33.480 hurbildu dira Hondarribiko
Arma Plazako eta Kirol Kaiko bulegoetara. Irungo Luis Marianoko
bulegoan, 4.093 izan dira bisitariak. Uztailean 14.653 bisitari hartu zituzten turismo bulego guztiek, 22.920, berriz, abuztuan.
Aurreko urteko bisitarien kopuruarekin alderatuta, datuak baikorrak dira. 5.603 bisitari gehiago izan dira guztira, 2.481 uztailan, eta
3.211 abuztuan.
Bisitarien jatorria
Turismo bulegoetan kontsultaren bat egin duten bisitarien jatorriari
dagokionez, Hondarribian bisitarien %68,10 estatutik iritsi da. Bereziki Kataluniatik, Madrildik, Valentziatik eta Andaluziarik. %17,31
Frantziatik iritsi da, eta gainerako bisitariak Alemaniatik, Japoniatik,
Erresuma Batutik eta Belgikatik, batez ere. Irunen, bisitarien %51,18
estatutik iritsi da, %39,22 Frantziatik, eta gainerakoak Alemaniatik,
Italiatik, Erresuma Batutik eta Estatu Batuetatik, besteak beste.
Hotelen okupazioa abuztuan
Abuztuan, hotelen okupazioa %94,72koa izan da, 2014ko abuztukoa
baino ia lau puntu gehiagokoa. %90,97koa izan zen orduan. Hondarribian okupazioa %95,22ra iritsi da, eta Irunen, %94,43ra. Hotel
batzuetan %100eko okupazioa lortu dute. Gaualdien kopuruari dagokionez, bikoa izan da batez bestekoa.
Sektore pribatuaren balorazioak
Bittor Alza Hondarribiko Obispo Hoteleko zuzendariak baieztatu
du uda onenetarikoa izan dela: “Azken zortzi urteotan ez da horrenbeste jende izan uztailan eta abuztuan. Kontuan hartu behar da
prezioak ez direla berdinak, eta jendeak ez duela hainbeste gastatzen. Hala ere, pozik gaude horren okupazio altua edukitzeagatik”.
Atzerritarrei dagokionez, ondorengoa azpimarratu du: “apirila eta
urria artean etortzen dira. Estatubatuarren kopuruak gora egin du
nabarmen”.
28 Leihaketa/ G. Kutxa
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
ZENBATGARREN ALDIZ EGIN DA AURTEN JAIETAN
UMEEN MOTO LASTERKETA? NOR DA LASTERKETA
HORIEN ESATARI ETA ANIMATZAILEA?
Hilabete honetan, urte gutxitan gure hiriko jaietako ekitaldi esanguratsu bilakatzen ari den bati buruz galdetuko dizuegu. Ba
al dakizue zenbatgarren edizioa bete duen aurten Umeentzako Moto Lasterketak? Eta esango al diguzue lasterketa horretan
esatari eta animatzaile modura, mikrofonoa eskuan duela, nor ibiltzen den?
Bidali erantzunak Udal Euskara Zerbitzura posta bidez, zuen izen-abizenak, helbidea eta telefonoarekin batera. Helbidea,
Panpinot kalea 12-14 da. Gogoan hartu erantzunak jasotzeko azken eguna hurrengo hilaren 15a izango dugula.
ABUZTUKO IRABAZLEA
Aurreko hilean, Jostaldin udan egiten diren zesta punta jaialdien inguruan galdetu genizuen. Zazpigarren urtez egin dira aurten. Erantzun zuzena bidali duzuenen artean, MAITETXO LETE da BEKO ERROTAN otordua irabazi duena. Kontatu digu
ere joaten dela jaialdi hauetara, “oso giro ona dagoelako eta gainera, zeozer jateko aukera hori ere oso erakargarria” delako.
Zorionak irabazleari! Gogoratu datorren hileko amaiera arte daukazula epea sariaz gozatzeko eta ez ahaztu aldizkaria eta
zure NANa eramatea!
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
Ganbarako Kutxa 29
1965. URTEAN IKASTOLAKO LEHENENGO GELA IZAN ZENAREN
ARGAZKIA DAKARGU ORAINGOAN GURE TARTE HONETARA
Hasi berri den ikasturte honetan 50 urte betetzen dira guraso
talde batek Hondarribiko Ikastola sortu zuela. 1965-1966 ikasturtean San Jose ikastetxeko mojek lehenengo ikasle eta Maria
Jose Agirre Artola andereinoei gela bat utzi zieten dohan.
Hona hemen 26 ikasle horien taldea eta heuren izenak On
Jose Ormazabal Aiestaranek (1912-2004) eginiko argazkian.
Mikel Garmendia Ugarte (1) Mikel Mariscal Balerdi (2), Florentino Portu Gutierrez(3), Ramón Arzak Vesga (4), Vicente Agirre Eizagirre(5), José Antonio Goikoetxea Iriazabal (6), Manuel
Amunarriz Agueda (7), Juan Ignacio Jauregi Rodríguez (8), Mari
Merche Iridoi Agirre (9), Maite Amunarriz Salaberria (10), Begoña Etxebeste Redondo (11), Aitor Mugerza Aizpurua (12), Idoia
Esuain Etxeberría (13), Lourdes Lopez Zubeldia (14), Arantxa
Olaziregi Salaberria (15), Pili Enparan Ortiz (16), Maria Jesús
Esteban Sagarzazu (17), Idoia Amunarriz Salaberria (18), Maria Teresa Iraola Martinez (19), Beatriz Gonzalez Loinaz (20),
Margarita Igiñiz Iridoi (21), Marisa Urtizberea Larruskain (22),
Amaia Rodriguez Salaberria (23), Maria Lourdes Olavera Canaura (24), Maria Lucia Zapatero Olasagasti (25) eta Mertxe
Berges Gonzalez (26).
Gogoratu zuen argazkiak jasotzeko irrikitan gaudela gu eta
irakurle asko ere, haiek ikusteko gogoarekin.
Bidali mesedez zuen argazkiak Udal Euskara Zerbitzura (Pampinot Kalea, 12-14) edo posta elektronikoz, [email protected] helbidera.
30 Albiste Ona
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
HONDAKINAK ETXEAN BERTAN ONDO BEREIZIZ GEROZ ETA GEHIAGO BIRZIKLATZEAREN ALDEKO KANPAINA ABIAN DU TXINGUDIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAK
Etxeko buzoietan informazio liburuxka banatu da eta gainera,
zenbait animazio ekimen egingo
dira kale eta auzoetan datozen asteetan zehar, hiritarren zalantzak
argitzearren
Urteekin goraka egiten ari da Irun eta
Hondarribian hondakinen birziklatze
tasa. Iaz izan zuen bere puntu gorena,
%41arekin. Baina egon, “badago oraindik
hobetzerik, asko gainera, eta horretan jardun behar dugu denok”, esan du berriki
Leire Zubiturrek, mankomunitatteko gerenteak. Zubiturrek birziklatze tasa hori
hobetzeko, “etxean hondakinen ondo be-
reiztea funtsezko lehenengo pausoa” dela
gogoratu du. Horregatik, abian jarri du
Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak
Birziklatu eta azaldu plazara! izenburuko
sentsibilizazio kanpaina.
Kanpaina honeh helburua, hain zuzen ere,
“hiritarrek etxean hondakinak hobe banatzen jakitea eta ekintza honek birziklatze tasa hobetu eta ingurumena zaintzeko
orduan daukan garrantzia azpimarratzea”
da.
Honetarako, zenbait ekintza eramango
dira aurrera datozen asteetan. Alde batetik, eskualde osoko etxeetako postontzietan informazio liburuxka zabalduko
da, zein hondakin zein edukiontzitan bota
behar den erakutsiz.
Gainera, ingurumen hezitzaileekin kaleko
bi ekintza eramango dira aurrera.Alde batetik, Puxiken Jolasa delakoaren bitartez,
hondakin desberdinak non bota behar
diren ikasteko aukera izango da. Ekitaldi
hau San Pedro kalean egin berri da, irailaren 20an.
Bestetik, hezitzaileak auzo eta kaleetan
ibiliko dira, triziklo batzuekin, jendearen
dudak argitzen eta informazioa ematen.
Hondarribian, hilaren 24an Kosta, Puntala
eta Alde Zaharrera joango dira eta 27an,
San Pedro kaletik kirol kaira.
Demografia 31
HONDARRIBIA 286
2015eko Iraila
GOBERNUAREN ORDEZKARITZA
EUSKAL AUTONOMIA
ERKIDEGOAN
GOBIERNO
DE ESPAÑA
Nota de prensa
Herriko bizilagunen
gora-beherak abuztuan
[email protected]
PRENTSA KABINETEA
DELEGACIÓN DEL GOBIERNO
EN LA COMUNIDAD
AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO
GABINETE DE PRENSA
ALTAK UDALERRI ALDATZEAREN ARRAZOIAGATIK... .…............…56
Hondarribia,
aeropuerto. Boletín climatológico Agosto 2015 (*)
ALTAK JAIOTZENGATIK....………………………………........................ 15
Agosto
normal
en la precipitación
y muy cálido en las temperaturas
BIZTANLEEN
KOPURUA
2015/01/31N……………………........…..17153
Temperatura (ºC)
Máxima
Media
Mínima
-
Abuztuko liburutegiko datuak
Bazkide berriak:
- 19 Gizonezkoak
- 25 Emakumezkoak
- Guztira 34
40
Liburuak:
Abuztuko eguraldiaren datuak
30
20
2015eko abuztuko batez besteko tenperatura: 21.7 ºC
0Abuztuko serie klimatologikoaren batez besteko tenperatura: 20.8 ºC
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29
2015eko abuztuaren sailkapen termometrikoa: Oso beroa
Tenperatura gorenena: 35.8
ºC hilaren
30ean.
Máxima
Media
Mínima
Humedad relativa (%)
150Tenperatura baxuena: 13.0 ºC hilaren 16an.
10
30 31
100
2015eko abuztu osoan jasotako euria: 98.8 mm
Abuztuko serie klimatologikoaren batez besteko euri kopurua: 114.2 mm
0
2015eko
Normala
1 2 3 abuztuko
4 5 6 7 8sailkapen
9 10 11 12termometrikoa:
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31
50
2015eko
abuztuko eguzki orduak: 234 ordu Precipitación Intensidad
Precipitación 7-7 (mm) e intensidad máxima en 10 ' (mm/h)
20
Abuztuko seri klimatologikoaren batez besteko eguzki ordu kopurua: 198 ordu
15
Haizearen norabide nagusia, iparraldekoa
Gehienezko
haize bolada, 54 km/ordukoa 220ºko norabidearekin, hilaren 13an.
5
10
0
15
1
2
3
4
5
6
7
8
9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31
EGUZKI
KOPURUA
Horas de sol
- Berriak
- 08 Euskaraz
- 01 Gaztelaniaz
- 42 Gainontzekoak
- Maileguak
- 328 Euskaraz
- 1650 gaztelaniaz
- 398 gainontzekoak
- guztira 2023
Gehien mailegatutako liburuak:
Haurrak:
- Euskaraz: KINNEY, Jeff.-Gizajo baten
egunkaria: Egun zakurrak.-Alberdania
- Gaztelaniaz: IBAÑEZ, F.- Las mejores
aventuras Mortadelo y Filemón.- Ediciones
B.
Helduak:
10
- Euskaraz: SARASOLA MURGIA, Juanma.Moskuko urrea.,
5
0
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31
Arrantzale kofradian abuztuan saldutakoa
(*) Los datos empleados para elaborar este boletín son provisionales y están sujetos a una posterior validación.
http://www.mpt.gob.es/ministerio/delegaciones_gobierno/delegaciones/paisvasco.html
CORREO ELECTRONICO
MOJA..........................................11.765,70
HEGALUZEA.................................335.944,60
TXANGURROA....................................619,00
[email protected]
Página 1 de 2
PASEO FRAY FRANCISCO, 17
01071 VITORIA-GASTEIZ
TEL.: 945 759 000
FAX : 945 759 170
FAX PRENSA: 945 759 140
- Gaztelaniaz: BUSQUETS, Milena.-También
esto pasará.- Anagrama
Bernat Etxepare, 12 - 20280 HONDARRIBIA
Tel Kafetegia: 943 64 10 66 Tel Okindegia: 943 64 49 44