Somos Eibar Eskubaloia: garaipen lasaia Hondarribian (23-30)

Somos Eibar Eskubaloia: garaipen lasaia Hondarribian (23-30)
Estatuko Lehen Mailako bigarren itzuliko lehen norgehiagoka asteburu honetakoa eta Somos
Eibar taldearen garaipen berria Hondarribian lortutakoa.
Hangoek ez zuten batere aukerarik izan partida irabazteko, izan ere eibartarrek lehen unetik
hartu baitzuten aurrea eta ez zioten utzi bukaera arte. Lehen zatia izan zen erabakigarria,
bertan lortutako aldea bukaeraraino gorde zen eta.
Alde handi hark taldeko jokalari guztiek beren denbora izatea ekarri zuen eta beste partida
batzuetan gutxiago jokatzen dutenek aukera gehiago izan zuten beren gaitasuna erakusteko.
Hori horrela, Jon Uriartek bost gol sartu zituen, Aitor Oregik hiru eta Xabier Azkonizagak bi.
Hamar izan ziren golik sartu zuten jokalariak.
Lehen zatia 10-17 bukatu eta gero, bigarrenak tentsiorik eta txinpartarik gabe garatu zen,
denborak bere azken hatsa eman zain. Garaipen lasaia eta logikoa beraz, sailkapeneko
azkenaurrekoaren aurrean eskuratutakoa.
Multzoko beste norgehiagoketan ez zen ezustekorik gertatu eta sailkapena zegoen berean
darrai, Somos Eibar buruan eta Anaitasuna bigarren, hiru puntura. Eta larunbatean Ipuruan,
arratsaldeko zazpietan, beste partida bat Donostiako Egiaren aurka, zeinek lehen itzulian
astindu polita emateko zorian egon zena.
Harrobiko emaitzak
Gipuzkoako senior lehen mailan, Eibarko Haritzak irabazi egin zuen Ipuruan Amenabar
Zarautzen aurka 23-20. Jokalari asko ezin jokaturik zeuden baina jardun zutenek oso partida
ona burutu zuten. Taldeak postu bat irabazi du sailkapenean.
Beste aldetik, Eibar A jubenil nesken taldeak 21-23 irabazi zioten Gasteizko Egibideri eta
matematikoki lortu zuten Euskal Ligara igotzeko faserako sailkapena. Gipuzkoako
txapeldunordeak izan daitezke datorren astean irabaziz gero. B taldekoek galdu egin zuten eta
berdin egin zuten Euskal Ligan diren Tekniker mutilen bi taldeek, biek ere Zarautzen aurka.
Jubenilek 33-27 galdu zuten eta kadeteek 26-23.
Gipuzkoako kadeteen ligetan, mutilen Eslaban taldeak galdu egin zuen 24-26 Urnietaren aurka
eta neskek Egiari irabazi zioten Donostian 15-17.
EIBAR ESKUBALOI TALDEA – Eibarko Txikito, 10 Behea (20600 EIBAR) - [email protected]
I.F.Z.. G75052951 – Euskadiko Kirol Erakundeen Erroldan inskribatua CD0005250 zenbakiarekin
Somos Eibar Eskubaloia: victoria tranquila en Hondarribia por
23-30
Primer partido de la segunda vuelta en la 1ª división estatal de balonmano y nueva victoria del
Somos Eibar Eskubaloia, esta vez a domicilio en Hondarribia.
En ningún momento tuvo opciones el equipo local, pues desde el primer momento los
eibarreses tomaron la delantera y no la abandonaron. La primera parte fue clave pues la
ventaja obtenida fue exactamente la lograda a la finalización del encuentro.
La claridad del resultado permitió además que jugara todo el equipo y que jugadores menos
habituales tuvieran gran protagonismo. Así Jon Uriarte marcó cinco goles, Aitor Oregi tres y el
juvenil Xabier Azkonizaga dos. Fueron diez los jugadores de campo que marcaron algún gol.
Tras una primera parte finalizada con un marcador de 10-17, la segunda parte careció de
tensión y se jugó al ralentí, a la espera de que el reloj llegara al final. Una victoria pues,
tranquila y lógica frente al anteúltimo clasificado.
En los demás encuentros del grupo no se dio ninguna sorpresa y la clasificación sigue como
estaba, con el Somos Eibar como líder y el Anaitasuna segundo a tres puntos. Y el sábado a las
siete en Ipurua nuevo partido, esta vez frente al Egia, equipo que en la primera vuelta estuvo a
punto de dar un buen susto al conjunto armero.
Resultados de la cantera
En sénior territorial masculino, Eibarko Haritza venció en Ipurua al Amenabar Zarautz 23-20 en
un partido con muchas bajas pero muy bien jugado por los que estaban disponibles. Con ello
gana una posición en la tabla.
Por su parte, las chicas del juvenil A ganaron 21-23 al Egibide de Gasteiz y lograron
matemáticamente clasificarse para la fase de ascenso a la Liga Vasca y de vencer el próximo fin
de semana, lograrían el subcampeonato de Gipuzkoa. El equipo B perdió su partido, y también
perdieron sus correspondientes compromisos frente al Zarautz los dos equipos del Tekniker de
la Liga Vaca masculina, los juveniles 33-27 y los cadetes 26-23.
En las ligas territoriales de cadetes, el Eslaban masculino perdió de dos frente al Urnieta y las
chicas ganaron a domicilio al Egia 15-17.
EIBAR ESKUBALOI TALDEA – Eibarko Txikito, 10 Behea (20600 EIBAR) - [email protected]
I.F.Z.. G75052951 – Euskadiko Kirol Erakundeen Erroldan inskribatua CD0005250 zenbakiarekin