albiste osoa - Gipuzkoangazte.info

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen azken ikuskizunaren aurrestreinaldia
Legazpin
Hamabost urte betetzen dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek beraien
urteroko azken lanaren aurrestreinaldia Legazpin egiten dutela. Aurtengoa “Amalur” du
izena eta azaroaren 12an eskaini zen Latxartegi aretoan, Domingo Agirre ikastetxeko eta
Haztegi ikastolako 3 eta 10 urte bitarteko ikasle guztientzat.
Horrezaz gain, azken lau urtetan egin den bezala, bi ikastetxeetako Haur Hezkuntza 2
urtekoek Porrotxen bisita jaso zuten.
Hauxe da ikuskizunaren sinopsia: Pailazoak baserrira doaz Marimototsengana.
Marimo bertan da Ilargirekin ikasten, baserritarra izan nahi baitu. Gaur baserriko lanetan
lagunduko diote denek Ilargiri, haurdun dago eta. Laster jaioko da umetxoa.
Baserritarrak zerua irakurtzen du, izarrak, hodeiak eta haizea ezagutzen ditu, eta
eguraldia iragartzen du. Baserritarrak lurra du ama, eta amak bera zaintzen duen bezala
zaintzen eta maitatzen du berak ere lurra. Sendabelar eta ukenduekin, abereen laguna eta
sendagilea da, baita gurea ere. Larrean bertsotan eta azokan hizketan, euskararen zaindaria
da. Baita ekonomista ere, nahiz Porrotxek dioen bezala, matematika baino, maitematika
nahiago izan. Baserritarra, eman eta hartu, jakintsua eta eskuzabala da.
Preestreno en Legazpi del último espectáculo de los payasos Pirritx, Porrotx eta
Marimotots
Se cumplen quince años del preestreno en Legazpi del último espectáculo que cada
año realizan los payasos Pirritx, Porrotx eta Marimotots. El de este año es “Amalur” y se
ofreció el 12 de noviembre en Latxartegi aretoa, a casi 600 alumnas y alumnos de entre 3 eta
10 años de Domingo Agirre ikastetxea y Haztegi ikastola.
Además, como en los últimos cuatro años, las y los alumnos de 2 años de Educación
Infantil de ambos centros escolares también recibieron la visita de Porrotx.
Ésta es la sinopsis del espectáculo: Los payasos van al caserío en donde está
Marimotots. Marimo está aprendiendo con la luna porque quiere ser baserritarra. Hoy le
ayudarán todos en los trabajos del caserío a Ilargi, porque está embarazada. Pronto nacerá
su bebé.
Los baserritarras leen el cielo y conocen las estrellas, las nubes y el viento y preveen
el tiempo. Los baserritarras aman la tierra, y al igual que la tierra les quiere, así ellos cuidan
y aman la tierra. Con plantas medicinales y ungüentos, es amigo y médico de los animales,
también nuestro amigo. Cuida el euskara, haciendo versos en el campo y conversando en el
mercado. También es economista, a pesar de que como dice Porrotx, más que la
matemática, prefiere la “maitematika”. El baserritarra, da y recibe, es sabio y generoso.